Taldean lan egin eta hunkitu

(Garatzeneko kolaborazioa) Nekez uler daiteke kooperatiben lana edo gizakion edozein ahalegin taldeko lanik eta haren onurarik gabe. Elkarlanak, ostera, bereak ditu arazo eta erronkak eta horiei aurre egiteko ezinbestekoa da taldeek emozioak dituztela ulertzea eta emozio horiek kudeatzen ikastea.
2012/02/15

Badira horretarako landu litezkeen jokabideak, esate baterako, lankideen iritzia galdetzea, arazoak identifikatu eta adierazteko gaitasuna izatea, eta, oro har, bata bestea zaintzen, begiratzen eta entzuten ikastea. Ahaleginak merezi du.

Gaztelaniaz, gehiago: Trabajar en grupo, emocionarse en equipo