Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Tokikom-ek gogoeta txostena aurkeztuko du Aretxabaletako campusean
Tokiko euskal hedabideek hitzordua dute, bihar azaroaren 26an, Aratxabaletako campusean. Izan ere, egun horretan, Tokikom tokiko euskal hedabideak batzen dituen elkarteak aurkeztuko baitu azken hilabeteotan egindako gogoeta txostena.
Txosten horrek jasotzen ditu, alde batetik, euskarazko tokiko hedabideen egungo egoera deskribatzen duen azterketa sakona, eta, bestetik, finkatzen ditu, epe labur eta ertainerako, lan ildo posibleak. Gainera, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean egingo den jardunaldia baliatuko da sektoreko eragileen artean eztabaida sustatzeko eta gogoeta bultzatzeko.
Aurkeztuko den txostenaren egikaritzan, protagonismo handia izan dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerlariek. Batetik, Eneko Bidegain, Txema Egaña eta Aitor Zuberogoitia MUko ikerlari eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleek egin dute Gaztekom izeneko ikerketa. Bestetik, ekarpen handia egin diote testuari Nekane Goikoetxea MUko Hekzuntza graduko irakasle eta Sorguneak-eko ikerlariak eta Amaia Pavón Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleak.
Aipatutako MUko ikerlariekin batera, orpoz-orpo lan egin dute txosten horretan, besteak beste Alberto Barandiaren HEKIMEN euskarazko hedabide ez publikoen erakundeko zuzendariak, Haritz Solupe kultur-politiketan adituak, Joxe Rojas Topaguneko komunikazio arduradunak eta Mikel Irizar Tokikom-eko presidenteak.
Jardunaldia, hasiko da 09:00etan, eta hurrengo egitaraua izango du:
09:00 - Mikel Irizar (TOKIKOM): Aurkezpen orokorra.
09:30 - Aitor Zuberogoitia (MU-HUHEZI): Interes komuneko ikerketa lerroak.
09:50 - Eneko Bidegain (MU-HUHEZI): Joeren gainean, toki-komunikabideen mapa.
10:10 - Haritz Solupe: Finantzazio formulak, erakundeekiko harremana.
10:30 - Alberto Barandiaran (HEKIMEN): Euskal Hedabideen Behatokia.
10:50 - Atsedenaldia.
11:00 - Prentsaurrekoa.
11:30 - Eztabaida bertaratutako eragile guztien artean.
12:30 - Amaiera