Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
'Think Future Industry' izeneko jardunaldia egin du Ikerlanek gaur Arrasateko bere egoitzan
45 urte daramatzate Ikerlanen soluzioak eskaintzen industria arloko erronkei. Teknologiak pasioa eragiten du Arrasateko ikerketa gunean eta kooperazioan lan egitera ohituak dira, bezero eta proiektu ezberdinen garapenean. Gaur, Ikerlanek, bere egoitza nagusiko ateak zabaldu nahi izan ditu, eta bezero, hornitzaile eta Instituzioetako ordezkariekin teknologiaren eta etorkizunaren gaineko jardunaldia egin dute. "Irudikatu ezazue etorkizuneko teknologia, elkarrekin egingo dugu eta proiektu bideragarriekin", adierazi diete bisitari eta gonbidatuei Ikerlaneko ordezkariek.
Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea
Jardunaldia 15:30ean hasi da laborategi ezberdinetara egin dituzten bisita gidatuekin. Hala, hiru laboratorio bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratutakoek: Elektronika, Informazio eta Komunikazio arloetako laborategiak; Fabrikazio Aurreratuko laborategiak; eta Energia eta Potentzia-Elektronikako laborategiak.
Ikerlanek bere egoitza nagusiko ateak ireki nahi izan ditu eta bezero nagusienekin etorkizuneko teknologiak irudikatzeko jardunaldia egin du
16:30tik aurrera hitzaldi eta mahai inguru ezberdinen txanda izan da, egun berezirako, egokitutako esperimentazio gune berrian.
Besteak beste, honako hauek parte hartu dute, hurrenez hurren; Jose.Mari Balzategi, Ikerlaneko presidentea; Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea; Marcelino Caballero, Ikerlan-eko zuzendari orokorra; Luis Mir, Salvador Trujillo eta Aron Pujana, Ikerlan-eko ikerlariak; y Ion Etxeberria, Ikerlaneko Pertsonen Gestioko zuzendaria.
Era berean, azken mahai inguru batean, Ikerlaneko gaur egungo bezero garrantzitsuenetako batzuek hartu dute hitza. Hala, mahai ingurua egin dute; CAF, GH Cranes, Orona eta LKS Next enpresetako ordezkari banak.