Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
TFG-TFM MONDRAGON sariek inoizko parte-hartze handiena izango dute hirugarren edizioan
TFG-TFM MONDRAGON sarien hirugarren edizioak bere parte-hartze errekorra hautsi du, 305 parte hartzailerekin, aurreko edizioan baino %20 gehiago. Aurkeztutako unibertsitate lan guztietatik, 17 unibertsitatetako 52 finalistek emango diren bost sariak eskuratzeko aukera izango dute azaroaren 28an Danobatgroup-eko kooperatiba den Soraluceko (Bergara, Gipuzkoa) instalazioetan egingo den ekitaldian.
Deialdiak 57 unibertsitatetako lanak bildu ditu, besteak beste, Euskal Herriko unibertsitate nagusietakoak (Mondragon Unibertsitatea, EHU, Deustuko Unibertsitatea, IMH, NUP eta Tecnun), Estatuko 25 hiritako 47 unibertsitatetakoak eta Brasil, AEB, Norvegia eta Suediako 4 unibertsitatetakoak.
23.750 euro banatuko dira saritan, XXI. mendeko erronkei ekarpena egiten dieten lan eta proiektuak aitortzeko
Aurreko edizioetan ez bezala, aurten, Euskal Herrian eta hemendik kanpo garatutako proiektuen kopurua antzekoa da, eta MONDRAGON Sariak Estatu mailan eraldaketa eta berrikuntza eragile gisa sendotu eta finkatu dira. 151 Gradu Amaierako Lan eta Master Amaierako Lan dira Estatuko eta nazioarteko unibertsitateetakoak, eta 154 proiektu aurkeztu dituzte Euskal Herriko unibertsitate nagusietako ikasleek.
Bost kategoria
Guztira, 23.750 euro banatuko dira saritan, XXI. mendeko erronkei ekarpena egiten dieten lan eta proiektuak aitortzeko. Horrela, bost kategoriatako lanak sarituko dira:
1. Eraldaketa digitalaren Danobatgroup saria: adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika.
2. Pertsonengan oinarritutako Eraldaketaren MONDRAGON Saria: talentua, aniztasuna eta inklusioa.
3. Eraldaketa energetiko-klimatikoaren Fagor Taldearen saria: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.
4. Mugikortasun osasungarri eta jasangarriaren Orbea saria: ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea.
5. Finantzak eraldatzeko Laboral Kutxa Saria, gizartea eraldatzeko.
12 sari izango dira eskudirutan, bi kategoria bakoitzeko: 2.500 euro lehen sarirako eta 1.250 euro bigarrenarendako. Aipatutako bost sariez gain, zeharkako beste bi sari ere banatuko dira, lan berritzaileenaren IKERLAN saria (2.500 euro) eta euskaraz burututako lan onenaren EIKA saria (2.500 euro).
Hainbat kooperatiba, zentro teknologiko, enpresa, lurralde eragile eta unibertsitatetako 57 profesionalek osatutako epaimahaiak baloratuko du erronka horiei ikuspegi berritzaile, jasangarri eta pertsonengan oinarritutako batetik talentu gazteak heltzeko duen gaitasuna.
InpaktuDay, sari banaketa bat baino askoz gehiago
TFM-TFG MONDRAGON sariek ez dute ohiko sari banaketa izan nahi, talentu gaztearen eta talentuaren bila ari diren profesionalen arteko topagunea baizik. Horrela, eta edizio berri honetako berrikuntza gisa, InpaktuDay jaio da, azaroaren 28ko goiza finalisten eta sariak babesten dituzten kooperatibetako hogei pertsonen arteko truke gune bihurtuko duen esperientzia.
Finean, MONDRAGON zein kooperatibak parte-hartzaileei hurbildu eta haiekin ideiak, esperientziak eta galderak partekatzeko eguna izango da, enpresen XXI. mendeko erronkak ardatz hartuta
Finean, MONDRAGON zein kooperatibak parte-hartzaileei hurbildu eta haiekin ideiak, esperientziak eta galderak partekatzeko eguna izango da, enpresen XXI. mendeko erronkak ardatz hartuta. Era berean, Orbea, Laboral Kutxa eta Fagor Arrasateko instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.