TFG-TFM MONDRAGON Sariak: 18.750€ saritan

Gradu eta Master amaierako lanen bitartez, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko proposamen berritzaileenak egiten dituzten pertsonentzat izango dira sariok.
Card image cap
Ainhoa Etxeberriak (ETBko kazetaria) iazko sari banaketa ekitaldia aurkeztu zuen ArantzazuLab-en.
2023/06/08

MONDRAGON Korporazioak "TFG-TFM MONDRAGON Sariak" sariketaren bigarren edizioa abiarazi du. Edozein unibertsitateko ikasleei bideratutako lehiaketa da, Gradu amaierako lana egiten ari direnentzat edo Master amaierako lana burutzen dihardutenentzat. Hala, MONDRAGONek dei egiten die, "ideia berritzailerik izanez gero, sariketara aurkezteko". "Korporaziorik transformazio berritzailea, jasangarria eta pertsonetan oinarritutakoa sustatu nahi dugu". Horretarako, "gazte talentuaren beharra dugu. Eta saritu nahi ditugu gure sasoiko erronkei modu eraginkor eta berritzaileenean aurre egiteko proposamenak egiten dituztenei". 

Bost kategoria

2023ko "TFG-TFM MONDRAGON Sariak" bost kategoria izango ditu eta kategoria bakoitzak MONDRAGON Korporazioko kooperatiba baten babesletza izango du. Lehenengo saria 2.500 eurokoa izango da eta bigarrena 1.250ekoa. Eta kategoriak honako hauek izango dira:

  • Danobatgroup saria eraldaketa digitalari.
  • Pertsonen eraldaketan oinarritutako MONDRAGON Saria.
  • Fagor Taldea eraldaketa energetiko-klimatikoari.
  • Orbea saria mugikortasun osasuntsu eta jasangarriari.
  • Laboral Kutxa saria gizartea aldatzeko finantzen eraldaketari.

Nola parte-hartu

Parte hartzaileek 18 urte baino gehiago izan beharko dute eta 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean aurkeztu beharko dute euren lana. Gainera, 10etik 8 kalifikazioa izan beharko dute eta lanaren edukiak zerikusia izan behar du bost kategoriatako bateren batekin.

Izen ematea jada irekita dago eta lanak irailaren 30 baino lehen aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago: https://community.shakinghub.com/es/inscripcion-premios-tfg-tfm-2023-es