Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
TEP programaren laugarren edizioan nazioarteko partaidetzak gora egin du
Nazioarteko programa hau, Technology Entrepreneurship Program TEP laugarren edizioa urrian abiatu da.
Aurtengo edizioan bederatzi ikasle daude programan eta nazioarteko partaidetza gorantz doa urtetik urtera. Laugarren urtez jarraian, partaideetako 3 Mexikotik datoz, TecNM hitzarmenari esker bertako merkatuarekin duten harremanari esker. Aurtengo berritasuna ordea, estreinakoz etorri den txinatar jatorriko ikaslea da, Maier enpresak hala eskatuta. Lurralde horretako merkatuak duen eskari altua kontutan hartuta, Leartikerrek Txinarekin harremanak ezartzeko ahalegina egingo du etorkizunera begira elkarlan ezberdinak gauzatu ahal izateko.
Orain arte parte hartzaileak datorren astean bukatuko den fase teorikoan murgilduta egon dira eta ondoren, enpresetan burutuko dituzten praktikaldiekin hasiko dira (Ekide, Maier eta Leartikerren). Enpresen presentzia eta babesa ezinbestekoa da TEP programarako. Alde batetik, kasuen %85ean lanean enpresan bertan gelditzen den pertsona bat formatzeko aukera dute. Eta bestalde, atzerriko ikasleak izatea ere interesgarria da, ikasleak enpresa nagusiaren kultura eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera daukalako, eta enpresak etorkizunean pertsona hori kontratatu eta atzerriko filial batera lanera bidaltzeko konfiantza eskuratzen du, hemen ikasitakoa han transmititu dezan. Gainera, filialak dauden herrialdeetako talentua kontratatuz, lan arrazoiengatik gertatzen diren atzerriratzeak saihesten dira, kontzeptu berri bat sortuz: aberriratzea.
Bestetik, hurrengo ediziora begira, TEP metal sortzeko asmoa dago, non hainbat sektoreetako enpresak atxikituko diren.
Aurreko edizioetako datuak
Orain arte egin diren edizioetatik jasotako emaitzak oso onak dira. Ikasleen %85ak lana aurkitzen du programa bukatzean. Zehazki, aurreko edizioan (hirugarrena) 10 parte hartzaileetatik zortzik programa bukatu eta 6 hilabete pasatu orduko lana lortu zuten, eta egun, euren jatorrizko herrialdeetan daude lanean. Enpresekin duen harreman estua eta prestakuntza espezializatuari esker, TEPek eskaintzen dituen laneratze datuak oso altuak dira.