Irakurriena
- 1. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 2. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 3. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 4. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 5. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 6. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 7. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 8. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 9. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 10. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
TELP tailerrak Electra Vitoria kooperatiban
2005ean Electra Vitoria kooperatiban euskara plan bat errealitate bihurtzeko aukerak ikusi zituzten. egoeraren diagnostiko bat egin ostean, 2006-2010 eperako lehendabiziko fase estrategikoa definitu zen. Urteotan pausuak eman dira egungo egoerara iritsi arte: eszenatoki erabat desberdina, hizkuntz-irizpide definituak, euskara ika- si nahi duen edozein langilerentzat aukerak bai lantokian bertan baita kanpoan ere, urtean lau alditan eePA izeneko aldizkaria (“electrako euskera Planaren Aldizkaria”), urteroko gestio planak, hileroko jarraipenak eta enpresako ohiko hitzaldi informatiboetan deskarguak, lan taldeen bitartez langileen parte-hartze zuzena...
Euskara Plan baten oinarrizko zutabeak lau dira: ezagutza, erabilera, motibazioa eta erakundetzea. electra Vitorian motibazioaren zutabea bereziki ga- rrantzitsua dela ulertu izan dute, eta hasieran eremu hau lantzeko lan talde berezi bat sortu zen. Lan egi- teko modua garatuz joan da, eta lau urteren buruan motibazioa lantzen duten sei lan talde "espezializatu" ditugu: irteera, barrura, lehiaketa, eePA, korrika eta euskararen eguna.
EMUNek TELP tailerrak proposatu zizkion Electra Vi-toriari, nolabaiteko kontzientzia linguistikoa duten euskal hiztunei zuzendutako tailerrak, eta hausnarketak EMUNekin partekatuz bakoitzaren perfilaren araberako hiru tailer sortu ziren. Bata euskararik ez dakitenentzat, bestea euskara jakin bai, baina hitz egiteko ohiturarik edo erraztasunik ez dutenentzat, eta azke- na euskara jakin eta hitz egin nahi dutenentzat.
TELP tailerrak EMUNen eskaintza
Euskara batzordearentzat hausnarketa tailerrak izan dira euskara Planaren gako garrantzitsua. Azken finean, kooperatibak berak euskara Planarekin hartutako konpromisoa pertsonek eramaten dute aurrera. "Eta pertsonak formatu eta ezagutu behar dira, eta aldi berean beraiekin hausnartu, hitz egin eta entzun, Olatz Agorria euskara Batzordeko kidearentzat, "proiektu handi eta serio baten aurrean aurkitzen ginela ulertu genuen. Arrakastarako gakoetako bat nahi duen orok parte hartzeko aukerak izateko formulak aurkitzean datza".
Balorazio positiboa
Oro har balorazio oso positiboa izan da. "Batetik, parte-hartzeari dagokionez oso gustura gaude. kontutan izan behar da dedikazio handiko tailerrak direla, 6, 10 eta 15 or- dutakoak, 3/5 astetan zehar". Hala ere, guztira 41 lagunek parte hartu dute tailerretan. Arlo kuantitatiboa alde batera utzita ere, kualitatiboa oso inportantea izan da. "Iruditzen zaigu esperientzia aberasgarria izan dela, bai norberarentzako eta baita kolektiboan ere. Kooperatiba mailan eta euskera Planari dagokionez apustu potoloagoa egiteko gogoa agertu da, berrikuntzarako nahia, aurrera jarraitzeko desioa".
Aro baten amaiera
Electra Vitoriarentzat momentu honetan aro bat bukatu da, 2006-2010 tartea. Orain, urtarrilean hasi eta udaberrira arte hurrengo Plan estrategikoaren definizio prozesuan sartuko dira buru-belarri. eta bertan zehaztuko dira zeintzuk izango diren gure apustu eta helburuak hurrengo lau urteetan.
Tailerrak | Hartzailea | Edukia |
---|---|---|
"Tú también" | Euskaraz ez dakitenentzat | Zer esan nahi du hizkuntza normalizatuta egoteak? Zein ekarpen egin ahal dio euskarari euskaraz ez dakienak? Zein da hizkuntza ikasteko prozesua? |
EzTauMusik | Euskaraz jakin arren, egiten ausartzen ez direnentzat. | Euskaraz egitera animatzeko, pertsonen jarrera eta portaeran eragiteko saioak. |
TELP Norberaren hizkuntza-espazioa | Euskaraz egiten gustura jarraitu nahi dutenentzat. | Euskaraz mintzatuz noiznahi eta nonahi eroso sentitzeko, eta kontzientzia lantzeko ariketak eta baliabideak. |