Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Telelana: etxetik lan egiteko 5 aholku
Etxetik lan egiteak abantaila bezainbat desabantaila baititu eta, gidalerro batzuk jarraitu ezean, infernu bilakatu daiteke. Telelana koronabirusaren ondorioetako bat izaki, hemen dituzu hainbat aholku berrogeialditik bizirik irtetzeko.
1 – Ohetik urrun, zenbat eta urrunago hobe
Ezin duzu bulegoa ohea duzun gela berean jarri. Lotarako eta deskantsurako lekuaren eta lanerako tokiaren artean muga fisikoa behar da. Muga mentala ere bihurtuko dena. Ahaztu esnatu orduko laptopa hartu eta lanean hasteaz. Lanaren eta aisiaren artean bereiztea hain zaila den garaiotan, muga oso garbi izatea komeni zaizu.
2 – Hiruko santua: dutxa, erropa garbiak eta gosaria
Debekatuta dago pijaman lan egitea. Esango nuke etxeko arropa ere ez dela egokia. Dutxa eder bat hartu, ondo garbitu, eta jantzi bulegora joan beharko bazenu bezala. Eta lanean jarri aurretik gosaldu. Dutxa, erropa eta gosaria, nahi duzun ordenatan. Baina hirurak burutu arte ez hasi lanean. Behin lan ordutegia amaituta, orduan da etxe giroko janzkera, ohitura eta jarrera hartzeko tenorea.
3 – Konektatu lankideekin
Etxetik lan egitearen arazo larrienetariko bat bakardadea da. ZuZeuko erredaktore orok pasa duen sintometako bat da bakarrik sentitzea, ez izatea elkarrekintzarik beste lankideekin. Horretarako komeni da telefonoz edo erreminta birtualen bidez komunikazio hari bat zabaltzea (Google Meet edo Skype esaterako). Wifira konektatuta egotearekin ez da nahikoa, lankideekin ere konektatu behar duzu.
4 – Frigorifikoarekin kontuz; ura edan
Lantokian bezala jarri ordutegi jakinak deskantsua egin eta zerbait jan nahi baduzu. Baina gainontzean frigorifikotik urrun mantendu. Asko lagundu diezazuke ur pitxar bat bulegoko mahaian izateak. Ura edatea oso ona da eta antsietatea gainditzen lagundu diezazuke. Kafea ez da horren osasungarria, baina balio dezake baita, batez ere goizeko lehen lanorduetan.
5 – Ordutegiak jarri, ordutegiak errespetatu
Hasteko, eta amaitzeko, ordutegia jarri eta errespetatu behar duzu. Lanorduak ez dira etxekolanak egiteko, ezta aisialdirako ere. Hori bai, behin amaituta, etxerako prestatu, egin planak zure familiarekin, irakurri, pelikulak ikusi; funtsean, ihes egin lanorduetatik kanpo. Diziplina da etxean lan egitearen gakoetako bat, zeure buruaren arduradun zara, zeure burua zaindu behar duzu. Haurrak baldin badituzu bikotearekin koordinatu behar dituzu ordutegiak, kontziliazioa posible egiteko.
Tira, hauek 5 aholku orokor eta ideal baino ez dira. Ez pentsa guk %100ean errespetatzen ditugunik. Saiatu saiatzen gara, baina, beti ez da posible izaten. Eta bizirik segitzen dugu oraindik!
Artikulua hemen argitaratu da: https://zuzeu.eus/