Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Telebista platoa estreinatu dute Aretxabaletako Campuseko ikasleek
Aretxabaletako campuseko platoa jantzi eta errealizazio kontroleko ekipamendua jarri dute. Dagoeneko, hasi dira praktikak egiten bertan Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleak.

Inauguratu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campuseko platoa eta errealizazio gela. Orain arte, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek Goiena Komunikazio Taldean egiten zituzten platoko praktikak, baina hemendik aurrera campusean bertan egingo dituzte estudio eta errealizazio ariketak.
Platoaren prestaketak izan ditu hiru fase. Lehenengo, 2015ean platoa intsonorizatu eta berogailua instalatu zen. Geroago, 2017an, argiztapena jarri zen, eta azkenik, 2018an, errealizazio kontroleko ekipamendu osoa jarri da.
Dagoeneko, Ikus-entzunezko komunikazioa Graduko ikasleak hasi dira platoan zuzenekoak eta streaming bidezko emisioak egiten.