Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Tecnaliak antolatutako ‘Inspiring Business Forum’-a gerturatu du MONDRAGONek Garaiara

Korporazioko zein kanpoko 50 bat lagun bertaratu dira gaur Tecnalia IBF ‘Inspiring Business Forum’ delako ekitaldira. Tecnaliak antolatutako Inbertsio-foroa da eta, oraingoan, mugikortasunaren alorreko inbertsio-aukerak izan ditu oinarri. Edizio berri hau, MONDRAGONekin elkarlanean, Sustapen Zentro korporatiboaren bitartez, Arrasatera gerturatu da, Garaiara, hain zuzen.
Iñaki San Sebastianek eta Igor Aristizabalek, Tecnaliako zuzendaria eta Tecnalia Ventures-eko IBF zuzendaria, hurrenez hurren, jardunaldia aurkeztu ondoren, MONDRAGONen txanda izan da. Bertan, Joseba Sagastigordiak, Sustapen Zentro korporatiboko zuzendariak hartu du hitza eta MONDRAGONek negozio berrien sustapenean duen estrategia eta jarduera aurkeztu dizkie bertaratutakoei.
Jarraian, Inbertsio-foroari hasiera eman zaio. Mugikortasunaren sektorearen inguruko estatu mailako ekosistema ekintzaileko bost inbertsio-aukera aurkeztu dira. Jardunaldia networking espazio batekin amaitu da, bertaratutakoen artean harremanak sendotu eta ikuspuntuak partekatu asmoz.