Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Talentuarekin euskararen gaitasuna lantzeko Aldahitz metodologia aurkeztu da
Mondragoneko Ander Etxeberriak gidatuta, Aldahitz sistemak talentuarekin euskararen gaitasuna eta erabilera lantzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu dituzte Mondragon kooperatibetako ordezkariek. Lehendakariak, pertsonen alorrekoak, euskarakoak… ardura ezberdinetako pertsonak bildu dira Mondragoneko Euskara Batzordeak antolatuta Otaloran azaroaren 7an egindako saioan.
Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiolak hartu du lehenik hitza eta Aldahitz sistema esplikatu du. “Hizkuntza ohitura aldaketa errazteko sistema integrala da eta, bere baitan, hiru metodologia biltzen ditu”:
- Eusle: hizkuntza ohiturak lan munduan aldatzeko sortu da. Bi baldintza behar dira: metodologia aplikatu nahi den gunean denek euskara ulertzeko gaitasuna izatea eta gehiengo zabalak prestutasuna izatea.
- Ulerrizketak: inguru batean euskaraz hitz egiteko maila handia dutenak nahiz mantso eginez gero euskara ulertzen duten pertsonak egonez gero aplikatzeko metodologia da. Metodologiari esker, ordu arte gazteleraz ziren elkarrizketak euskaraz izaten hasten dira, lankidetza estua sortuz eta euskararen gaitasuna garatzeko beharra duen pertsonaren ulermena hobetuz.
- Uler-saioak: euskaraz ezer ez edo oso gutxi ulertzen dutenentzako da. Gune babestuan, esaterako, lanlekuko bilera gelan, garatzen da metodologia eta euskara ez dakien pertsonak ahalik eta azkarren gutxieneko ulermena garatzea da helburua.
EMUNeko Amaia Baldaren hitzetan, Aldahitzen baitako metodologiek erraztu egiten dute lanean euskara ikasi eta erabiltzea. “Inklusiboa da, ikaste prozesua taldean garatu behar dugulako. Denok guretik ematea eta lankideen ikaste prozesuan inplikatzea eskatzen zaigu”. Bere hitzetan, “ezagutza eta erabilera modu kolektiboan garatzea da” metodologia hauen ekarpena.
EMUNeko ordezkariaren arabera, metodologia hauei esker kooperatibek enpresentzako balio garrantzitsuak lantzen dituzte, esaterako, taldetasuna, lankidetza, erantzukidetasuna, lotura emozionalak indartzea edo elkarrenganako harremana eta konfiantza sustatzea.
Baldak gaineratu duenez, biziarteko ikasketa garaietan bizi gara eta lanlekuan eta lan orduetan garatzen direlako, oso metodologia egokiak dira.
Bi adituen ostean, kooperatiba eta dibisio ezberdinetako ordezkariek hartu dute hitza eta Mondragon mailan metodologia hauen zabalkundea egiteko nahia azaleratu dute.