Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
"Talentua Lanbide Heziketan" HETEL Sariaren VIII. edizioak LKS Next sarituko du
HETELek, Euskadiko Abantean Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak, HETEL Sariaren VIII. edizioa ospatuko du gaur, goizeko 11:30tik aurrera, BBK Aretoan (Kale Nagusia 19, Bilbo). Aurten, "Talentua Lanbide Heziketan" goiburua izango du, Lanbide Heziketaren alde egin duten pertsona edo erakundeei omenaldia egiteko. Izan ere, enpresen eskaerari erantzun ahal izateko talentua erakarri eta atxiki behar dela eta enpresek gero eta kualifikazio handiagoko teknikariak behar dituztela azpimarratu nahi izan dute.
Aurtengo saria LKS Next, P4Q Electronics eta Igor González de Galdeanori eman zaie, Lanbide Heziketan talentua sustatzeko egindako ekarpenagatik eta LHrekin izandako konpromisoagatik
Aurtengo saria LKS Next, P4Q Electronics eta Igor González de Galdeanori eman zaie, Lanbide Heziketan talentua sustatzeko egindako ekarpenagatik eta LHrekin izandako konpromisoagatik. Sari hori BBKren eta Euskaltel Fundazioaren babesa du. Zehazki, LKS Next erakundearen Elena Zárraga zuzendariak, P4Q Eelectronics erakundearen Edurne Martínez pertsonen arduradunak eta Igor González de Galdeano berak jasoko dituzte sariak.
HETELeko presidente Julen Elgetaren hitzaldiaren ondoren, saritutako erakundeek hartuko dute hitza, eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek emango dio amaiera ekitaldiari.
Iñigo Larreak, MONDRAGONeko Talentu arduradunak, bigarren mahai inguruan parte-hartuko du, Lanbide Heziketaren talentuaren gaineko solasaldian
Programa
11:30ean. Ongietorri instituzionala. Ainara Basurko, Ekonomia Sustapeneko foru diputatua.
11:40ean lehenengo eztabaida: "Lanbide Heziketak erronka demografikoari emandako erantzuna". Eduardo Aretxaga, Confebaskeko zuzendari nagusia; Virginia Cid, Biltzeneko teknikaria, eta Jon Labaka, TKNIKAko zuzendaria izango dira hizlariak.
12:05ean bigarren eztabaida. "LHko talentua". Enpresek eskatzen dituzten gaitasunak landuko dira, talentua atxikitzeko eta atzemateko jarduerak, talentua nola bilatu. Bertan, Juan Gamboa Orkestrako ikertzaileak, Iñigo Larrea MONDRAGONeko Talentu arduradunak eta Aitziber Sukia Adegiko lehendakariordeak parte hartu dute.
12:40. Sari-banaketa. Julen Elgeta, HETELeko presidentea eta saritutako entitateen hitzak.
13:15. Ekitaldiaren amaiera. Jokin Bildarratz, Hezkuntzako kontseilaria.