Sustrai sendoak
Ondorioz, berriro piztu da debatea: gero eta euskal enpresa gehiago daude kanpoko jabeen kontrolpean. Eta azken horiek ez dute inongo interesik herriarengan.
Kooperatibaren batzar nagusian nekez erabakiko dute egoitza beste herrialde batera eramatea
Edonola ere, ezintasuna nagusi den eztabaida horretan inork ez du esaten eredu kooperatiboa sustatu behar denik. Aipatzen da administrazio publikoak akzioak erosi eta enpresaren kapitalean partaidetza izan behar duela (egoera minoritarioan bada ere). Baina arazo horren aurrean kooperatiben onurak ez daude mahai gainean.
Euskadin dauden kooperatibak lan elkartukoak dira bereziki. Hau da, bazkidea langilea eta jabea da aldi berean, boto bakarra duen jabea. Eta bazkideak bertako herritarrak dira. Hortaz, kooperatibaren batzar nagusian nekez erabakiko dute egoitza beste herrialde batera eramatea. Nekez erabakiko dute herrian aberastasun sortzailea den “gauza” hori –enpresa– beste leku batera eramatea.
Sustrai kontua da.
(*) Goienan argitaratutako iritzia.