Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Sukaldaritza zaleek 40 gastronomia ikastaro berri izango dituzte aurten Basque Culinary Centerren
Gastronomia zaleek aurten ere Basque Culinary Centerreko suak prest dauzkate euren ezagutza zabaltzeko errezetak eta trikimailuak ikasten jarraitzeko. Izan ere, Basque Culinary Centerreko sukaldeak berriro zabaldu dizkie ateak, BCulinary Kluba programak urtarrila eta uztaila bitartean eskaintzeko antolatu dituen 40 ikastaroen bidez, sukaldeko trikimailuak ikasteko, showcookingetan parte hartzeko eta hainbat herrialdetako sukaldaritzatara gerturatzeko. Gastronomian murgildu eta bertako ezagutza sakontzeko aukera paregabea dugu, arrazoizko prezioan Basque Culinary Centerreko suez gozatuz, eta gastronomiaren kultura zabalduz.
Aurreko edizioetan lortutako arrakasta ikusirik, aurten Basque Culinary Centerrek bere eskaintza handitu du chef gonbidatu berriekin, horien artean, Josean Eizmendi, Donostiako Kokotxa jatetxeko Daniel Lopez, Zeruko tabernako Josean Calvo, Neu Neu jatetxeko Mikel Gallo eta Irungo Danako jatetxeko David Rodriguez, eta baita sukaldaritza osasuntsua lantzeko ikastaroekin, txerri iberikoari eta foieari buruzko ikastaro berriekin, ardo eta olio katekin etab. Horretaz gain, jazzaren jarraitzaileek jazzaz disfrutatzeko aukera paregabea izango dute berriz ere, Jazztronomiaren, jazz musika eta jakiak batzen dituen fusioaren, edizio berri bati esker.
Ikastaroak denontzat
Nekez egingo dugu ikastaro hauetako parte-hartzaileen erretratu-robota. Baina sukaldaritzarekiko duten gustuak eta pasioak ikasle guztiak batzen ditu. Hortik abiatuz, asko dira BCuinary Klubeko kideen eta ‘kontsumitzaileen’ perfilak. Besteak bestek euren ezagutza zabalduz joan nahi duten sukaldaritza zaleak biltzen dira bertan. Eurentzat prestatu ditu BCulinary Klubak ‘Chef profesionalaren sekretuak ezagutzen’ (II. atala) eta ‘Ausartu sukaldean, errezeta, plater eta teknika berriekin’ ikastaroen bigarren edizioak, denboraldiko produktuei egokituta. Aurte ere ‘Penintsulako sukaldeetan barna’ ikastaroaren edizio berri bat izango dugu, 9 saiotan iberiar penintsulako platerik esanguratsuenak prestatzeko.
Euskal sukaldaritzaren maitaleek ere badute txoko berezi bat BCulinary Klubean. Formatu ezberdinetako ikastaro ugari prestatu dira eurentzat. Esaterako, apirila eta uztaila bitartean, Juan Mari Arzak, Eneko Atxa, Hilario Arbelaiz, Karlos Arguiñano, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz eta Martin Berasateguiren errezetarik ezagunenetako batzuen errepasoa egingo dugu, ‘Gure izarren sukaldaritza’ ikastaroan.
Pintxo eta kazuelen jarraitzaileek ere euren gunea izango dute berriz, pintxo eta kazuelatxoei eskainitako 4 saioko lantegian, bertan Euskadin hain geure dugun miniaturazko sukaldearen artea ezagutzeko abagunea izango dugu. Eta turistentzat nahiz, denbora urriagoa izanik, euskal sukaldaritzaren plater esanguratsuak prestatzen ikasi nahi duten pertsonentzat, uztailean “Euskal sukaldaritza tradizionalaren lantegia” eskainiko dugu, saio solteekin. Ikastaro hau osatzeko Abangoardiako sukaldaritza lantegia ere eskainiko dugu, hilabete eta formatu berean.
Aurtengo programaren berrikuntzetako bat, ‘Culinary Euskaltegi’ ikastaroa da, honen helburu nagusia une atsegin bat pasatzea da, ontzi eta errezeta artean parte-hartzaileek euskaraz jarduten duten bitartean.
Sukaldaritza berriak ikasteko jakinmina dutenek, gainerako herrialdeetako sukaldaritza motak eta teknikak ikasteko egokiera paregabea izango dute aurten. Askotariko aukerak diseinatu ditugu eurentzat, nazioartean aitortza duten chef ezagunen eskutik. Horren adibide dugu, “Arroza Japoniako sukaldaritzan ikastaroa” Hiroyuki Vero maisu japoniarrak, arroz egosia prestatzen aditu denak, maiatzean emango duena, edota ‘Sukaldaritza mexikarra’: burro, tako, eta entxiladetatik haratago, Eduardo Plasencia sukaldari mexikar ezagunaren eskutik jasoko duguna. Asiako eta Italiako sukaldaritzetan ere barneratuko gara, ‘La Bella Italia’ ikastaroari esker.