Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Suitzatik Ikerlanera elkarlanaren bidetik segitzeko
Scuola universitaria professionale della Svizzera italiana-ko (SUPSI) ordezkaritza batek Ikerlaneko instalazioak bisitatu zituen iragan astean.

Nazioarteko formazio zentro eta berrikuntza guneekin dituzten harremanek etengabekoak dira Ikerlanen. Hala, harreman horien bitartez berrikuntza ekintza ezberdinak sustatzen ditu Ikerlanek askotariko arlotan eta, horren baitan kokatzen da iragan astean jasotako bisita. Scuola universitaria professionale della Svizzera italianako (SUPSI) hiru ordezkari gerturatu baitziren Arrasatera.
Anna Valente, GIANLUCA PAVESI eta Mattia Zamboni SUPSI ISTePS-DTI Suitzako ordezkariak izan ziren Ikerlanen bisitari, besteak beste, etorkizuneko ikerketen gaineko ideiak partekatu zituzten eta makinen automatizazioan zein industriaren robotikaren arloan dituzten erronkak bertatik bertara aztertzeko parada izan zuten.