Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Substrate AIk konfiantza erakutsi du LKS Next-en, 4D Médica filiala burtsara ateratzeko prozesua burutzeko
Proiektu honek indartu egiten du LKS Next enpresak eraldaketa teknologikoa eta soziala bultzatzen duten enpresen berrikuntzarekin eta hazkundearekin duen konpromisoa.

Substrate AIk LKS Next kontratatu du bere filiala den 4D Médica burtsara ateratzeko prozesuan buru izateko. Substrate AIren negozio-planaren parte da urrats estrategiko hori, eta osasunari aplikatutako adimen artifizialean espezializatua den konpainiarentzat hazkunde etapa berria ekarriko du.
LKS Next-ek Substrate AI eta 4D Médicari lagunduko die beharrezko dokumentazioa prestatzen, hasierako eskaintza publikorako (IPO) merkatu egokia hautatzen eta 4D Médicaren ikuspegi berritzailearekin bat datozen inbertitzaileak erakartzen. Lankidetza horrekin, irudi bidezko diagnostikoaren sektorean 4D Médicaren lidergoa sendotzea espero da, bai albaitaritzako medikuntzan, bai giza medikuntzan, adimen artifizialean oinarritutako soluzio aurreratuekin.
Kooperatibatik adierazi duten bezala, proiektu honek indartu egiten du LKS Next-ek "eraldaketa teknologikoa eta soziala bultzatzen duten enpresen berrikuntzarekin eta hazkundearekin duen konpromisoa, beste behin erakundeak kapital-merkatuetara hedatzen gidatzeko duen gaitasuna azpimarratuz".