Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Stoner Cooker startup nafarraren kapitalean sartu da Eika
EIKAk era ofizialean publikatu du Nafarroako Stone Cooker startup-aren kapitalean sartu dela. Stone Cooker enpresak ekipamendu ludikoa diseinatzen eta ekoizten du. Hala, EIKAk, berrikuntza irekiaren ariketa praktikoan, teknologian garatuak direnen edo eta startup estilokoen aldeko apustua egin du.
EIKAk, berrikuntza irekiaren ariketa praktikoan, teknologian garatuak direnen edo eta startup estilokoen aldeko apustua egin du
Stone Cooker EIKAren esperientzian oinarrituko da sektorean egon daitezkeen aukerak baliatzeko eta beraien garapena eta salmenta handitzeko, era berean zerbitzu dititaletan egon daitezkeen aukerak aztertu ahal izango dituzte, beti ere kozinatu ludikoan fokoa jarriz.
Hazkundearen estrategiarekin jarraitzeko asmoz
Operazioak EIKAren hazkunde estrategiari erantzuten dio, nolabait, Nafarroan kokatuta dagoen enpresak eta bizkaitarrak, dibertsifikazioan indarra jarriz eta ikuspegi estrategikoa garatuz aurrera egingo dutelako. "Stone Cooker-en sartzeak aukera gehiago emango dizkigu, finantza aldetik gure proiektua sendotuko du eta hazkundean jarraitzeko aukera eskainiko digu", adierazi du Aitor Soriak, EIKAko zuzendari nagusiak.
Mondragon Enpresa Sustapena
Kooperatiben arteko ekintzailetza-gaitasunak aktibatzeko eta, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteen aldeko apustuarekin, negozio berriak sustatzeko estrategia korporatiboaren testuinguruan kokatu behar da startup batean inbertitzeko eragiketa berri hau. Mondragonek hiru urte daramatza sortu berri diren hamabost bat enpresatan inbertitzen, kooperatibak enpresen kapitaletan sartzea sustatuz eta, beharrezko jotzen denean, arrisku-kapitaleko Funts Korporatiboekin lagunduz –15 milioi euroko funtsa du– hasiera faseetan arriskuak hartzea konpentsatzeko.