Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Stirling Zentroa Mondragon Components Competence Center (MC3) bilakatu da

Hamabost urteko ibilbide eta etengabeko bilakaera igaro ondoren, zentroak jauzi estrategiko garrantzitsua eman du, bere identitatea birdefinituz eta bere jardun-eremua zabalduz izen berri batekin: Mondragon Components Competence Center (MC3).
Berrikuntza eta hazkunde bide bat
Hasieran dibisioaren lehen beharrak asetzeko teknikari talde txiki bat izan zena, I+G erakunde erreferente bihurtu da. Urte hauetan zehar, zentroak bere lantaldea handitu du eta hainbat arlotan gaitasunak eskuratu ditu, osagaien dibisioko kooperatibetan sortutako erronka teknologikoei arrakastaz aurre eginez.
Gaur egun, zentroa eraldaketa estrategiko baten prozesuan murgilduta dago, ingurune industrial, teknologiko eta hezitzaile aldakor baten eskakizunetara egokitzeko. Eboluzio honek ez du soilik egungo erronkei erantzuten, baita sektorearen etorkizuneko beharrak aurreikusten ere.
Zentroa eraldaketa estrategiko baten prozesuan murgilduta dago, ingurune industrial, teknologiko eta hezitzaile aldakor baten eskakizunetara egokitzeko
Etorkizun berritzaile baterako gaitasun berriak
MC3k funtsezko eremuak integratzen ditu, ekimen enpresarial berriak garatzeko, produktu berritzaileak sortzeko eta fabrikazio-prozesuak modernizatzeko ezinbestekoak direnak. Arlo nagusien artean nabarmentzen dira:
- Adimen Artifiziala (AA)
- Fabrikazio gehigarria
- Digitalizazio aurreratua
- Jasangarritasuna
- Inprimaketa funtzionala
Diziplina hauek osagaien dibisioko kooperatibek egiten ari diren ahalegin teknologikoak osatu eta indartzen dituzte, MC3 haien lehiakortasuna bultzatzeko bazkide estrategiko gisa sendotuz.
Eragin handiko aldaketa
Izena aldatzea ez da berrikuntza sinboliko hutsa; zentroak lortutako eragin teknologiko eta antolamenduaren isla ere bada. Mondragon Components Competence Center (MC3)k balioa sortzeko eta dibisioko kooperatiben garapena babesteko duen konpromisoa indartzen du, MONDRAGONeko ekosistema industrialeko bere rol estrategikoarekin bat datorren irudi bat proiektatuz.
Mondragon Components Competence Center (MC3) MONDRAGONeko Osagaien Dibisioko I+G zentroa da, berrikuntza teknologiko eta antolamendura bideratua, bere kooperatiben lehiakortasuna indartzeko eta sektore industrialean punta-puntako soluzioen garapena gidatzeko helburuarekin.