Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Soralucek 6 milioi euro inbertituko ditu Alemaniako ordezkaritza zabaltzeko
Herrialdean duen presentzia indartzeko, instalazioak handitzeko eta bere irudia munduan proiektatzeko egingo du inbertsioa, herrialdean izaten ari den arrakastaren bitartez. Soraluce DanobatGroup-eko kidea da, MONDRAGON Korporazioko Makina-Erremintaren Dibisioaren barruan.
Showrooom-a zabaldu
Alemaniako egoitzak gaur egun 1.300 metro koadroko showroom bat dauka, eta 2012ko ekainean beste 2.500 metro koadrorekin handituko da.
Showroomaren zabalkundeaz gain, bere jarduerak sustatzeko helburuarekin, gaur egun administrazio zerbitzuak eta bezeroentzako euskarriak (giltza eskura erako proiektuak, salmenta ondoko zerbitzua, formazioa, etab.) hartzen dituzten bulegoak ere zabalduko dituzte, beste 1.900 metro koadrorekin.
Aldaketaren ezaugarri nabarmenena esparru berriaren edukiera izango da, garabira 10 metroko garaiera hartuko baitu. Horri esker, bide bertikaleko 8 metrorainoko makinak ere aurkeztu ahal izango dituzte merkatu horretan.
20 urtez Alemanian
Soralucek duela 20 urtetik dauka presentzia Alemanian, eta bertatik kudeatzen da bezeroekiko harremana, kontuen kudeaketa, instalazio eta salmenta ondoko zerbitzua eta gainerakoak. Urte horietako guztietako lanaren emaitza gisa 800 makina baino gehiago ditu instalatuta erreferentziazko bezeroen etxeetan.
Horrenbestez, 2008 urtearen amaieran ordezkaritza zabaltzeko lanetan hasi ziren, merkatu horretan duen lidergoa mantentzeko eta handitzeko helburuarekin eta.
Soraluceko zuzendari gerentea den Rafael Idigorasek adierazi duenez, "Alemaniak mundu mailan testuinguru ekonomiko, politiko, teknologiko eta industriakoan gaur egun duen garrantzia funtsezkoa da". Izan ere, goi-mailako teknologiako makina-erremintaren ekoizpenean eta kontsumoan erreferentziazko herrialdea da.
2012rako prest
Obren hasiera bat etorri da Hannoverren irailaren 19tik 24ra egin berri den makina-erremintaren EMO Azokarekin, eta aurreikusita dago instalazioak 2012ko ekainean inauguratzea; hain zuzen, urte horretan ospatuko da Soraluceren 50. urteurrena, eta horretarako hainbat ekitaldi prestatzen ari dira dagoeneko.