"Solidarios ONCE" sarien banaketa ekitaldia

Atzo egin zen ONCE Gizarte Taldeak urtero ematen dituen sariak banatzeko ekitaldia. MONDRAGON izan zen enpresen kategorian saritutako erakundeetako bat.
Card image cap
Saritutako erakundeetako ordezkariak ONCE Euskadiko zuzendariekin.
2021/10/15

Ekitaldia BBK aretoan egin zen, Bilboko kale nagusian, eta bertan ehun pertsona baino gehiago bildu ziren saritutako erakundeak omentzeko balio izan zuen gala entretenigarri batean. Iñigo Ucin izan zen MONDRAGON Taldearen saria jasotzeko arduraduna, eta adierazi zuen "egunero egiten duen lanagatik, benetan saria merezi duena ONCE da", eta, gehitu zuen, "merezi du solidarioa izatea eta pertsona guztiak gizarteratzearen alde lan egitea".

ONCE Solidarios Euskadi, beste behin ere, gizarte-inklusioarekin eta berdintasunarekin hitzordua izan zen. ONCE Gizarte Taldearen zigilua izan zuen galak, oso dinamikoa izan zen, hainbat bideo eta elkarrizketekin, Laura Ferrer kazetariak gidatuta, eta Patty Bonet aktorearen laguntza, modu birtualean, izan zuena.

Ekitaldi horretan izan ziren, besteak beste, Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Gotzone Sagardui; Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria; Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako diputatua; eta Lide Amilibia, Gizarte Politikako sailburuordea.

ONCE Solidarios Euskadi gizarteratzeko eta berdintasunerako hitzordua izan zen. Ekitaldiak taldearen zigilua izan zuen, dinamikoa eta atsegina. 

Argazkian, Ucín ONCEko gainerako saridun eta zuzendariekin batera agertzen da. Ezkerretik eskuinera, Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiko lurralde-ordezkaria; Iñigo Ucin; Iñigo Pombo, gizarte-politikekin lotutako erakunde publikoetan egindako lanagatik saritua; Eneko Arruabarrena, Metro Bilbaoko zuzendaria; Carmen Charo, Har-Eman-eko komunikazio-zuzendaria; Rafael Ledesma, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko lehendakaria; eta Isabel Octavio, EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendaria.