SMART CITIES MISE jardunaldia egingo da urrian

Garaiako Parke Teknologikoan egingo da jardunaldia, urriaren 31n, Mondragon Ingeniaritza eta Zerbitzuak (MISE) antolatuta.
Card image cap
2017/10/18

Ekitaldiaren helburua da ezagutzera ematea, bai administrazioei zein enpresei, MISEk hiriburu adimendunen arloan garatu dituen produktu eta zerbitzuak.  

SMART CITIES MISE ekitaldira gerturatzen denak aukera izango du bertatik bertara ezagutzeko MISEren metodologia eta estrategia zenbait arlotan.  

  • Administrazio eta gobernantza elektronikoa.
  • Formazioa eta enplegua Smart Citien arloan.
  • Hiriko zerbitzu publikoen gestioa eta ingurune-kalitatea.
  • Hiriko zaharberritze integratua.
  • BRT sistema elektrikoen txertatzea.

Aurkezpenak eta konferentziak

SMART CITIES MISE jardunaldian aurkezpenak eta konferentziak izango dira, MISEk kudeatzen duen arloan garatu dituzten punta-puntako soluzioen aurkezpenak hain justu ere. Hiriburu adimendunen arloan burutzen ari diren ekimenak eta proiektuak ezagutzeko aukera paregabea izango dute Garaiako Parke Teknologikora gerturatuko diren guztiek.

Parte-hartzea doakoa bada ere, bertaratzeko asmoa duten guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute.