Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Silvia Trigueros lasterkariak eta Beñat Arnaiz trialtletak bat egin dute Mundukideren lasterketarekin
Kooperatiben arteko lasterketa solidarioa urriaren 21ean jokatuko da Urkuluko urtegian. Hala, kooperatiba askok eman dute izena dagoeneko lasterketan parte-hartzeko, eta gure komunitateko kirolari ezagunek ere bat egin dute Mundukiderekin.
Silvia Triguerosek Tor des Géants ultra trail famatua irabazi berri du, 330 kilometrokoa. Estatuko lehenengo emakumea bilakatu da lasterketa hori irabazten. Beñat Arnaizek, berriz, hainbat duatloi eta triatloi jokatu ditu aurtengo denboraldian, horietako gehienetan oso postu onak eginez. Biak ala biak urriaren 21ean Urkulun egongon dira, Kooperatiben arteko laugarren lasterketa solidarioan. Bi kirolariek bat egin nahi izan dute lasterketarekin, babesa emanez eta parte-hartzeko deia eginez. Hala, lasterketan parte hartu nahi dutenek, aukera dute izena emateko.