Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ikerketa zentro teknologikoa
Ingeniaritza eta arkitektura
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
SHREC taldeko nazioarteko adituak energia berriztagarrien inguruan arituko dira Garaian
Jardunaldiak Interreg Europe ekimenaren barruan kokatzen dira, eta helburua da energia berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa sustatzea, tokiko politikak hobetzea, enpresen inbertsioa sustatzea energia berriztagarrietan eta teknologia berrietan, eta kontsumitzaileen inplikazioa handitzea, besteak beste.
SHREC proiektua 2019ko udan hasi zen, eta Europako proiektu bat da. Energia berriztagarrien arloan gauzatutako jardunbide egokiak identifikatzea eta taldeko kideekin partekatzea da helburu nagusia. Datozen hilabeteetan, tokiko ekintza-plan bat jarriko da abian, SHRECeko kideen jardunbide egokietan oinarrituta. Arrasateko udaleko eta bertako agenteen ordezkariez gain, beste honako hauek ere parte hartuko dute ekitaldian: Hanze University of Applied Sciences, Herbehereetakoa (Liderra); Slovak Innovation and Energy Agency, Eslovakiakoa; Vilnius Gediminas Technical University, Lituaniakoa; Piamonte Region, Italiakoa; Auvergne Rhône-Alpes Energy Environment Frantzia Agency (AURI- MUREND), Frantziakoa; eta MUREND suediarrak.
Halaber, ikaste-prozesuan laguntzeko, Arrasateko Udalak tokiko eragile-talde bat eratu zuen, proiektua aberasteko. Arrasateko Udalak, Debagoiena 2030ek, Debagoieneko Mankomunitateak, Fagor Taldeak, Goienerrek, H-enea Living Labek, Ikerlanek eta Mondragon Unibertsitateak osatzen dute taldea. Guztira 60 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute atzotik Garaia Parke Teknologikoan egiten ari diren jardunaldietan, erdia baino gehiago Europako hainbat herrialdetakoak. Publikoari irekitako bi mahai-inguru ere antolatu dira, eta proiektuko kideek hainbat aurkezpen eta bisitatan parte hartuko dute hiru egunetan zehar.
Hiru egun lanerako eta esperientziak partekatzeko
Atzo lurraldeko gobernantza-ereduari buruzko jardunaldi bat egin zen, eta bertan Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Energiaren Euskal Erakundeko ordezkariak izan ziren, energia bere eskumenen barruan nola lantzen den azaltzeko. Gaurkoan, birgaitzearen, energia jasangarriaren eta boladan dauden energia-komunitateen gaia jorratuko da, eta KREAN, Goiener eta Eako Udalaren proiektuak ezagutaraziko dira.
Bihar ostirala, apirilak 29, partner-ek inguruko azpiegitura energetikoak ezagutuko dituzte. Egun horien helburua, beraz, Gipuzkoako udalerritik lantzen ari diren proiektuak ezagutaraztea eta horien adibideak erakustea da, kide bakoitzak bere ekintza-planean txerta ditzan.