Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Sharma Catering: historian errotutako mokadu berritzaileak

Gastronomiak, tradizioak eta emakumeen talentuaren errekonozimenduak bat egin zuten Donostiako Aquariumean 2025erako Sharma Catering-en karta berriaren aurkezpenean. Emozioz eta zapore gozoz betetako ekitaldi batean, Ausolanen gourmet markak bere proposamen berria plazaratu zuen, 1969an kooperatiba sortu zuten 17 emakume haietan inspiratuta.
Hantxe egon zen María Dolores Albisua, Auzo Lagunen sortzaileetako bat, eta kooperatibaren hastapenei buruzko pasarte ederrak kontatu zuen. “Hasierak beti dira zailak, baina ilusioa oso handia izan zen. Lana eta familia bizitza uztartzeko ametsarekin hasi zen dena, eta gaur noraino iritsi garen ikustea hunkigarria da”, adierazi zuen.
Emozioz eta zapore gozoz betetako ekitaldi batean, Ausolanen gourmet markak bere proposamen berria plazaratu zuen, 1969an kooperatiba sortu zuten 17 emakume haietan inspiratuta
Sharmako chef exekutibo, Javier Matak, karta berriko mokaduak aurkeztu zituen, horietako bakoitza emakume aitzindari hauen omenez nola diseinatu den azalduz, gertuko osagaiak erabiliz eta ukitu garaikidea duten errezeta tradizionalak berrinterpretatuz.
Sharma Catering-en ibilbidearen berri edukitzeko aukera ere izan zen. Euskal Herrian errotuta, ekitaldi korporatiboetan, ezkontzetan eta nazioarteko azoketan aritzen da, eta zerbitzu pertsonalizatua eta bikaintasuna ditu helburu.
Sharma Catering-i buruz
Sharma Catering Auzo Lagun-en gourmet catering negozio-unitatea da, eta esperientzia gastronomiko pertsonalizatuak eskaintzen ditu ekitaldi korporatibo, sozial eta nazioarteko ekitaldietarako. Kalitatean, berrikuntzan eta detailean oinarritutako filosofiarekin, Sharmak "ad hoc" diseinatzen du ekitaldi bakoitza, bezero bakoitzaren beharretara egokituz. Bere profesional-taldeak sukaldaritzaren tradizioa ikuspegi abangoardistarekin konbinatzen du, tokian-tokiko produktuekin eta zerbitzu bikainarekin esperientzia ahaztezinak sortzeko gai den zerbitzuaren aldeko apustua eginez.