Shaking HUBen hurrengo ‘zuzenekoan' izena emateko epea zabalik

Datorren otsailaren 19an, 11:00etan, Shaking HUB-ek Shaking HUB LIVE zuzeneko berria antolatu du, Adimen Artifizialak eta Fabrikazio Gehigarriak industria modernoan duten eragina ardatz hartuta.
Card image cap
2025/02/14

Zuzeneko honek, MADISON – Manufaktura Gehigarria, Digitalizazioa eta Jasangarritasuna proiektua nabarmentzen du. Proiektu hau AIDIMME, CEIT, LORTEK eta CATEC ikerketa-zentroek osatzen dute.

Proiektu honek hauts metalikoen fabrikazioa eta karakterizazioa, material berrien garapena, prozesuen hobekuntza eta eskala industrialean ezartzeko saiakuntza-metodologien baliozkotzea du helburu. Gainera, proiektuak jasangarritasuna eta digitalizazioa azpimarratzen ditu sektorearen ardatz eraldatzaile gisa.

Fabrikazio Gehigarriaren etorkizuna ezagutzeko eta industria jasangarrian duen eginkizuna ulertzeko funtsezko ekitaldia izango da. Izen emateak zabalik hemen.

Zeintzuk izango dira hitzaldiak?

Zuzenekoa Marta Muñiz Mangas-ren hitzaldiarekin hasiko da, LORTEK-eko Fabrikazio Gehigarriko Teknologien Taldeko ikertzailea dena. Martak, LORTEK-en garatutako Fabrikazio Gehigarriko teknologiak aurkeztuko ditu, metalezko osagaien konponketari aplikatutako prozesu aurreratuak eta modelo termomekanikoak barne.

Bigarren hitzaldia, Luis Portolés Griñán-ek, AIDIMME-ko Teknologia eta Prozesuen arloko arduradunak, eta José Ramón Blasco Puchades-ek, AIDIMME-ko Fabrikazio Prozesu Berrien arduradunak, osatuko dute. Biek MADISON proiektuaren egitura eta helburuak aurkeztuko dituzte, material berrien garapena, prozesuen hobekuntza eta Fabrikazio Gehigarriaren jasangarritasunaren ikuspegia nabarmenduz.

Ondoren, Antonio Periñánekin hitz egingo dugu, CATEC-eko Fabrikazio Gehigarriko Unitateko Arduradunarekin. Antoniok, Fabrikazio Gehigarriko material, prozesu eta digitalizazioko azken berrikuntzak jorratuko ditu.

Azkenik, Iñigo Iturrizarekin hitz egingo dugu, CEIT-eko ikertzaile nagusi seniorrarekin. Fabrikazio Gehigarriko bikaintasunari buruz CEIT-ek duen ikuspegia partekatuko du, materialen eta prozesuen garapenean lan kooperatiboak duen garrantzia azpimarratuz.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.