Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan
Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Shaking HUBen hurrengo ‘zuzenekoan' izena emateko epea zabalik

Shaking HUBek antolatutako ekitaldi hau aukera paregabea izango da Zibersegurtasuna, Kriptografia eta Enpresa Berrikuntza bezalako arloetan, Konputazio Kuantikoa eta Adimen Artifizialaren eragina eta garrantzia aztertzeko. Urtarrilaren 29an izango da, 12:00etatik aurrera, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea esteka honen bidez.
Hizlari adituak
- Unai Aseguinolaza, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasle ikertzailea, teknologia horiek esparru akademikoan eta enpresarialean duten eragina jorratuko du.
- Urko Zurutuza,Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Datu Analisien eta Zibersegurtasunaren Ikerketa Taldeko koordinatzailea, Adimen Artifizialak eta Konputazio Kuantikoaren eskutik datozen zibersegurtasun arloko aurrerapenetan sakonduko du.
- Marc Manzano, SandboxAQ-ko Cybersecurity Group-eko Zuzendari Nagusia, Konputazio Kuantikoa segurtasuna eta sistema kriptografikoak nola eraldatzen ari den azalduko du.
Zeri buruz arituko gara?
- Teknologia kuantikoei eta horiek adimen artifizialarekin integratzeari buruzko sarrera egingo da.
- Aditu bakoitzak 15 minutuko hitzaldia egingo du, non kasu praktikoak, egungo joerak eta arlo horietan etorkizunari buruz duten ikuspegia aurkeztuko diren.
- Amaitzeko, gaur egungo erronkei aurre egiteko, teknologia hauek duten garrantziari buruz hausnarketa egingo da.
Zergatik ezin duzu aukera hau galdu?
- Zuzenean jakingo duzu nola Konputazio Kuantikoa eta IA funtsezko sektoreak eraldatzen ari diren.
- Aditu ezagunen ezagutza praktiko eta aplikagarriak lortuko dituzu.
- Mundu osoko enpresetan aldea markatzen ari diren kasu arrakastatsuei buruz ikasiko duzu.
Ekitaldiaren agenda
🕛 12:00 – Sarrera: María Ruíz Amurrio, MLAKOOP.
🕛 12:05 – 1. hitzaldia: Unai Aseguinolaza, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
🕛 12:20 – 2. hitzaldia: Urko Zurutuza, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
🕛 12:35 – 3. hitzaldia: Marc Manzano, SandboxAQ.
🕛 12:50 – Itxiera: María Ruiz Amurrio, MLAKOOP.