Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Seguros Lagun Arok 23,2 milio euroko mozkina izan du 2013an
Estatu osoa jasaten ari den ekonomia-ahultasunaren testuinguruan, eta aseguru-etxeen arteko lehia handia dela eta, fakturazioak behera egin du orokorrean, batik bat automobilaren alorrean, batez besteko primaren jaitsiera handia delako.
Seguros Lagun Aro kasuan, % 7,8ko jaitsiera izan da. Etxearen alorrak, berriz, % 1,4ko igoera izan du, beraz, sektoreko datuen gainetik gaude. Ratio konbinatua % 84,4an kokatu da, 2012arekiko 4 puntuko hobekuntza izan duelarik.
Seguros Lagun Aro Vida S.A.ren igoera aurrezkiaren atalari esker gertatu da batez ere, aurreko urtearekiko % 26,7ko igoera izan baitu. Bizitza arriskuak ere, sektoreko datuak hobetu eta % 2,6ko hazkundea lortu du.
Bestalde, Seguros Lagun Aroren Kaudimen Marjina % 257,6koa izan da 2013an, eta aurreko urtean lorturikoa 47 puntutan hobetu du.
Emaitza horiek lortzea ahalbidetu duten faktoreak hauek dira:
- Laboral Kutxa Taldearen estrategia berria. Horri esker, Bankaseguruen kontzeptua benetan garatu duen lehen finantza-erakundea da. Hala, bere sukurtsaletan integratu du Seguros Lagun Aroren zuzeneko sare komertziala, eta guztira 365 sukurtsalek ematen dute zerbitzu hori, gestore aditu baten bidez.
- Bitartekaritza-kanalaren errentagarritasunaren bilakaera ona.
- Ezbeharren esparruan izandako hobekuntza esanguratsua, ikuspuntu teknikotik.
- Zerbitzu-prestazioaren kalitate handia, produktu lehiakorrak eskaintzea eta salmenta-kanalak hurbil egotea.
- Azkenik, barne-gestioaren ikuspuntutik, gastuak murriztu izana eta eraginkortasuna hobetzeko prozesuak martxan jarri izana.
Euskal Herrian eta Nafarroan aitzindari izaten jarraitzeko eta Espainian era errentagarrian eta iraunkorrean hazteko hartutako konpromisoa indartzen dute emaitza horiek.
Amaitzeko, urtearen hasiera aldean, 2014-2017 aldiko Plan Estrategikoa onartu da, datozen urteetan jarraitu beharreko ildoak ezarriz. Horrek abian jarri berri ditugun estrategia berriak kontsolidatzea bilatzen du, bai Bankaseguruetan bai bitartekaritza-kanalean. Era berean, barne-eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzea ere helburu ditu planak.