Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
LKS Kreanek egingo du SD Eibarren Areitioko kirol gunearen proiektua
LKS Krean arduratuko da SD Eibar taldeak Areitioko gunean egingo duen kirolgunearen proiektuaren erredakzioaz.

Aukera ezberdinak aztertu ondoren, SD Eibar taldeak LKS Krean aukeratu du bere kirol gune modernoaren proiektua idazteko. Hain justu ere, LKS Krean kooperatibak lan asko egin ditu kirol arloan azken aldian. Besteak beste, Lezamako kirol gunearen zaharberritzean parte hartu du eta Anoeta berria eraikitzeko proiektua ere Kreanek sortu du. Eibar taldearen kirol gune berriak bost futbol zelai izango ditu, espazio eta eraikin ezberdinak, aparkalekuak eta beste zenbait gune. Areitioko kirol gunearen lanek 18 hilabeteko iraupena izango dute.