Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
'Sasi guztien artetik' jardunaldia, euskal kulturaren erronkak jorratzeko

2023-24 ikasturtean martxan jarri den Euskal Kulturaren Eragiletzako Masterraren bigarren jardunaldia egingo du gaur, maiatzak 8, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzako campusean. Sasi guztien artetik izenburuko ekitaldia 16:00etatik 18:15era bitartean egingo da, Eskoriatzako campusean, eta euskal kulturak zineman, historian, filosofian eta beste arlo batzuetan dituen erronkak jorratzea izango du helburu. Horretarako, euren lan-arloetan aski ezagunak diren hiru parte-hartzaile izango ditu, hala nola Josu Martínez zinema-zuzendaria, Xabier Irujo historialaria eta Alaitz Aizpuru filosofoa, nork bere lan-eremuaren ikuspuntutik hitz egin dezan.
Jardunaldia irekia izango da; baina, parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, esteka honen bidez.