Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Sareteknikak eta Fersayk aliantza estrategiko bat sinatu dute, LKS Nexten laguntzarekin
Bermeei buruzko Europako Lege berriaren arabera, 2022 hasieratik, Europar Batasunean eta Erresuma Batuan bezala etxetresna elektrikoak saltzen dituzten fabrikatzaile guztiek aparatu horiek gutxienez 10 urtez martxan egon ahal izatea bermatu beharko dute. Lege honen helburua da hondakin elektriko eta elektronikoak murriztea, mantentzearen eta konpontzearen alde eginez, eta era horretan, iraunkortasun handiagoaren alde egitea.
Araudi aldaketa horretan, Sareteknika eta Fersayk erronka eta aukera gune bat ikusi dute etxetresna elektrikoen eta kontsumoko elektronikaren sektoreko enpresentzat. Aukera paregabea da sortzen diren aldaketei aurre egin, eta bakoitzak bere posizionamendua indartzeko.
Horregatik, bi enpresak hainbat urtez lankidetzan aritu ondoren, aurrerapauso bat ematea eta sektorean indar handiagoz kokatuko dituen aliantza estrategiko bat sinatzea erabaki dute. Horretarako, LKS Nexten laguntza izan dute.
Aliantzak bi enpresen posizionamendua indartzea eta bezeroei ematen zaien zerbitzua hobetzea du helburu.
“Aliantzak aukera ematen digu arau aldaketa hau aukera bihurtzeko. Uste dugu une honetan ekimenez jardutea eta proaktiboak izatea funtsezkoa dela gure posizionamenduari eusteko eta etorkizunean indartzeko. Fersayk ia marka guztientzako irtenbideak ditu, eta horrek lege berri hau betetzea erraztuko dio banaketari”. Jose Carrasco Fersayko zuzendari nagusiaren hitzak dira.
Epe labur eta ertaineko ikuspegia
Aliantza hau epe labur eta ertaina konbinatzen dituzten helburuetan dago oinarrituta.
Bi konpainien arteko akordioak sinergia nahikoa sortuko du lege berriaren ondoren erreferentziazko enpresa izaten jarraitzeko, eta irtenbide globalak emango dizkio etxetresna elektrikoaren eta kontsumoko elektronikaren sektoreari. Egungo bezeroari zerbitzu hobea ematera bideratutako ekintzak egingo ditu, bakoitzak dituen bitarteko eta baliabideei esker. Gainera, akordio horri esker, ordezko piezak azkartasunez iritsiko dira azken helmugara, puntu logistikoak, marken zabaltasuna eta ordezko piezen eta osagarrien erreferentzia sorta osoari esker.
Ondoren, epe ertainerako helburuarekin, ekimen prospektiboak jarriko dira abian, negozio eredu berriak eta aukera berriak aztertzeko, eta egoera berri honetan merkatuari balioa emateko.
“Konponketa enpresok protagonismoa hartzen hasi behar dugu, sektorearen aldaketa berriei aurre egiteko. Egoera berri honek ekimenez jokatzera eta aukera berriak aztertzera eramango gaitu”, adierazi du Jesus Irure Sareteknikako zuzendari nagusiak.
Eguneroko jarduna aldatzen ez duen aliantza
Aliantza honek, oraingoz, LKS Nexten Financial Solutions & Corporate arloaren laguntza izan du, eta bi erakundeen independentziari eusten dio egungo negozio ereduetan. Egoera berri honek ez du eraginik izango eguneroko jardunean, ez eta egungo bezero eta hornitzaileekiko lan prozesuetan ere.
Gaur egungo negozioen osagarritasunak aukera handiak ematen ditu, etorkizunean sektoreari balio erantsi handiagoa emango dioten zerbitzu berriak eskaintzeko.
Bi enpresen dimentsio agregatuaren arabera, sektoreko eragile liderretako bat dira: 27 milioi euro baino gehiagoko baterako fakturazioa eta 75 langiletik gorako plantilla.
Sareteknika
Sareteknika MONDRAGON Korporazioko kooperatiba bat da, Espainian eta Portugalen saldu ondoko zerbitzu integralak ematen dituena. Etxetresna elektrikoetan, berokuntzan, aire girotuan eta aerotermian dago espezializatuta, eta bere soluzio zorroa askotarikoa da: contact center zerbitzuak, ordezko piezak hornitu eta banatzea, konponketa, prozesu guztien kudeaketa integrala...
Sareteknikak 100 zerbitzu zentro baino gehiago eta 600 teknikari espezializatu baino gehiago ditu, zeintzuek Espainia eta Portugal osoan ematen duten laguntza.
Fersay
Fersay familia jatorriko sozietatea da, %100 espainiarra, eta hiru lantoki ditu estrategikoki kokatuta Madrilen, Alacanten eta Tenerifen. Enpresa hau espezializatuta dago etxeko elektronika eta etxetresna elektrikoetarako osagarrietan eta ordezko piezetan. Bere sektoreko kate nagusia da Europa hegoaldean.
Konpainiak 15 denda frankiziadun eta 52 korner ditu gaur egun. Egoitza nagusia Madrilen du, eta 11.500 metro karratu baino gehiagoko biltegia; bertatik 150.000 erreferentzia baino gehiago banatzen ditu hainbat merkatutan.
Lege berriaren berrikuntzak
Bermeen lege berria Europako Itun Berdearen (Green Deal) parte da. Helburu nagusia hondakin elektronikoak murriztea eta erabiltzailea “zaharkitze programatutik” babestea da. Hauek dira, nagusiki, lege honen nobedade nagusiak:
- Produktuek gutxienez 10 urtean izan beharko dituzte ordezko piezak.
- Konpongarritasun indizea duen etiketa bat eraman beharko dute. Erosketa arduratsua egiteko helburuarekin.
- Produktuek sendoagoak, fidagarriagoak eta solidoagoak izan beharko dute, konpongarritasuna hobetzeko.
- Enpresek ordezko piezen azkartasuna eta erabilgarritasuna areagotu beharko dute.
Lege berri honekin negozio aukera berriak sortuko direla eta konponketan lanpostu zuzenen kopurua handituko dela uste da.