Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
SAP, enpresa kudeaketarako software-aren euskarazko bertsioa sortu du LKS Next-ek
SAP softwarea, gaur egun, 60 hizkuntzatara baino gehiagotara itzulita dago, baina orain arte ez zeukan euskarazko bertsiorik. i3s-ren lanari esker, hemendik aurrera edozein erakundek, publiko zein pribatuk, euskaraz lan egin ahal izango du SAPen enpresa soluzioen paketearekin.
Aurrerantzean edozein erakunde publiko zein pribatuk euskaraz lan egin ahal izango du SAPen enpresa soluzio paketearekin
I3s-k –informatika ingeniaritza bizkaitarra zeinetan LKS Next-ek duen partaidetzarik handiena- SAP aplikazio informatikoen pakete ezagunaren euskarazko itzulpena egin ondoren, bertsio bat ezarri du. Euskara erabiltzen den lehen aldia da hedapen handia duen enpresentzako tresna honetan.
EJIEk, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak, kontratatutako proiektua da, eta azken hartzailea Eusko Jaurlaritzaren beraren Ekonomia eta Ogasun Saila izan da. i3s-ren lana SAP paketea S4HANA bertsioan euskaraz ezartzea izan da. Bertsio hori euskal sektore publikoaren berariazko prozesuetan erabiltzen da, hala nola, aurrekontuetan, eta baita Sail honen beste prozesu espezifiko batzuetan ere.
Hasiera batean, proiektua Sailaren finantza-arloetara mugatu zen, baina zabaldu egin zen gero beste prozesu batzuetara, hala nola, prozesu logistikoetara (erosketak, salmentak). Kontuan izan behar da, gainera, SAPek terminologia berria erabiltzen duela etengabe negozioen munduko prozesu edo ekintza bakoitza deskribatzeko, sektorea edozein dela ere.
“Itzulpengintzako eta integrazio teknologikoko prozesu oso konplexua izan da, bederatzi hilabete inguruko epe laburrean egindakoa, zeinetan itzultzaile taldeak eta integrazio teknologikoko aholkulariak batera aritu diren”, Andoni Aranzamendi i3s-ko zuzendariak azaldu duenez.
Enpresa kudeaketako soluzioen pakete hori euskarara itzultzeak (gaur egun 60 hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri) i3s-ko lantaldeari berrikuntzak ezartzera behartu du, itzulpen prozesuari berari euskarri teknologia aplikatuz.
SAP, mundu mailan erreferente
Beraz, i3s-ren lanari esker, edozein erakundek, publiko zein pribatuk, euskaraz lan egin ahal izango du mundu mailan erreferente den SAPen enpresa soluzioen paketearekin. “Oinarri hau daukagunez, aurrerantzean, behar duen enpresan inplementatu ahal izateko beharrezko zerbitzuak eman ahal izango ditugu”, nabarmendu du i3s-ren arduradunak.
“Gure I+G-a erabiliz, gai gara edozein sektoretan edo lan egiten duten SAP sistemaren edozein bertsiotan ezartzeko eta baita mantentze-zerbitzuak eta eguneratze jarraitua eskaintzeko ere, gaurkotua egon dadin”, azpimarratu du Andoni Aranzamendik.