Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
SAIOKAren seigarren edizioa ekintzaile izateko grina duten pertsonen bila dabil
SAIOKA MONDRAGONen jarduera ekintzailean jauzi kualitatiboa egiteko beharrezko estrategien esparruan kokatzen da, eta bere xedearen oinarria gure kooperatiben barruan ekintzaileak detektatzea eta sustatzea da.
Horregatik, honako ezaugarri hauek dituzten pertsonen bila ari da MONDRAGONen BAC ekimena:
- Negozio berriei ekiteko ardura eta grina
- MONDRAGONeko kooperatiba bateko lan bazkideak izatea
- Eta gutxienez 5 urteko lan esperientzia edukitzea
Pertsona horiei SAIOKAren 6. edizioan parte hartzea proposatu nahi die MONDRAGO Korporarioak, eta helburu , konkretuekin gainera:
- Ekintzaileen profila, motibazioa eta erabiltzen duten pentsamenduaren logika ezagutzea.
- Jarduera ekintzaile bat gauzatzeko behar diren trebetasunak eta gaitasunak bereganatzeko.
- Enpresa jarduera berri baten balio eskaintza diseinatzea eta negozio eredua optimizatzea.
- Enpresa jarduera berri bat abiarazteari lotutako erronkak identifikatzea.
- Negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuratzea (aholkularitza, harreman sareak, finantzaketa…).
- Enpresa proiektua gauzatzera bideratutako Lan Plan bat garatzea.
Modu osagarrian, SAIOKAk aukera emango die pertsona horiei MONDRAGON barruan antolatutako ekintzaile sarean sartzeko eta, bide batez negozio berriak abiarazteko kezka eta grina daukaten beste pertsona batzuk ezagutzeko; sustapen esperientziak eta erronka pertsonal nahiz profesionalak ere partekatzeko; eta, agian, baita diziplina askoko eta kooperatiba arteko taldeak sortzeko ere, negozio berriak sustatzeko helburuarekin.
SAIOKA saioak prestakuntza intentsiboaren filosofiarekin garatzen dira, eta bi lanegun oso behar dira osatzeko.
Uztailaren 7 eta 14an, Aretxabaletako Otalora jauregian, Formazio Kooperatiboko Zentroan, egingo da seigarren edizioa, eta bertan parte-hartzea doakoa da MONDRAGONeko kooperatibetako lan bazkideentzat.
Bertan esku-hartzeko interesa duten pertsonek MONDRAGONeko BACen ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu dezakete, telefonoz deituz (943772064) edo posta elektronikoko helbidera mezua bidaliz (morobengoa@iseamcc.net).