Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Saiokaren bosgarren edizioa ekainaren 4 eta 11n garatuko da
Saiokaren aurreko edizioek izan duten arrakasta ikusita, MONDRAGONeko BACek bosgarren edizioa antolatu du, datorren ekainaren 4 eta 11an egingo dena. Helburua, gure kooperatibetan ekintzaileak antzematea eta sustatzea izango da.
Saioka honako pertsona hauei zuzentzen zaie: gutxienez 5 urteko lan esperientzia dutenei eta enpresa garatzeko ekintzailetza eta lankidetza estrategien aldeko konpromisoa duten pertsonei.
Bi egunetan garatuko den programak, helburu hauek izango ditu:
- Ekintzailek duten perfila, motibazioa eta aplikatzen duten pentsamenduaren logika ezagutzea.
- Ekimen ekintzailea garatzeko behar diren trebeziak eta konpetentziak hartzea.
- Enpresa jarduera berri baten balio eskaintza diseinatzea eta negozio eredua optimizatzea
- Enpresa jarduera berri bat abiatzearekin zerikusia dute erronkak identifikatzea.
- Negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuratzea (aholkularitza, harremanak, finantzazioa, etab.)
- Enpresa proiektua gauzatzeko Lan Plana garatzea.
Horrez gain, Saiokan honako gaiak landuko dira:
- Ekintzailetzaren garrantzia.
- Ekintzailearen motibazioa eta profila.
- Enpresa jarduera berri baten negozio eredua garatzea.
- Sustapenerako euskarrien lanketa.
- Ezarpen planaren diseinua.
- Ekintzaile kooperatiboaren biziraupen eskuliburua.
- Aurkezpena inbertitzaile foroaren aurrean.
Izenematea
Saiokaren hirugarren saioa Aretxabaletako Otalora jauregian egingo da ekainak 4 eta 11n. Parte hartzea dohanekoa da MONDRAGONeko kooperatibetako lan bazkideentzat, baina izena eman beharra dago, 943772064 telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara mezu bat idatzita: morobengoa@iseamcc.net