Irakurriena
- 1. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 2. Orbik Cybersecurity, kooperatiba bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 3. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 4. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 5. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 6. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 7. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 8. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 9. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 10. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
Robtrusionek Toribio Echevarria sarietan errekonozimendua jaso du
Goi Eskola Politeknikoak Irurena Group berniz eta pintura enpresarekin elkarlanean dihardu hamarkada bat baino gehiagoz, batez ere Polimero eta Konpositeen Ikerketa Taldearen bitartez. Irurena Groupek esperientzia handia du zurarentzako estalduren ontze ultramorean, eta Goi Eskola Politeknikoarekin izandako lankidetzari esker, bere jarduera dibertsifikatzea lortu du, moldez kanpoko pultrusio ultramorearen bidez. Teknika berri honek beira zuntzezko konpositeen fabrikazioa berrasmatzea ahalbidetzen du.
Unibertsitatearen eta enpresaren artean egindako elkarlanetik abiatuta, negozio-lerro berri bat ireki da, Robtrusion startup industriala. Robtrusionen balio proposamena 2022ko Toribio Echevarria sarietan errekonozitua izan da, Enpresa Berria saria jasoz. 10.500€-ko sari ekonomikoa da jaso dutena, bideragarritasun azterketentzako babes programak edo ekintzailtzea eta industria alorreko jardunaldi edo formazio ezberdinetarako izen emateez gain.
Proiektuaren egoera
Orainarte egindako ikerketa ezberdinek argi utzi dute itsas sektorea dela egokiena Robtrusionek aurkezten duen teknologia berritzaile hau aplikatzeko, ontzientzako kurbadura duten profilak modu automatizatuan ekoizteko aukera eskaintzen duelako. Zentzu honetan, Robtrusion itsas sektorean teknologia berriak ezartzeko helburua duen FIBRE4YARDS proiektu europearraren barne dago.
Lehenengo makinak unibertsitateko laborategian instalatu dira jada, eta epe labur eta ertainerako erronka teknologia prestatzea izango da, merkatura ahalik eta lasterren jauzi egiteko. Robtrusion bost profesionalek eta bi doktoregaik osatutako startup bat izango da, eta gaur egun prozesuaren eta fabrikatutako osagaien ziurtapenean murgilduta dago, eta aldi berean, aktiboki jarraitzen du merkatu-azterketarekin.