Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Robotika ikastaroa harrobi lana sustatzeko
"Robotika hezitzailea bultzatu, haurrak teknologiara erakargarri eta teknologien garapena sustatu", asmo horiekin guztiekin, IK4-Ikerlan ikerketa zentruak ikastaroa antolatu du bere langileen seme-alabentzat. "Harrobi lana egin asmoz, eta gure baliabideak, pertsonalak, zein Arizmendi Ikastolaren robotak aprobetxatuz, erabaki genuen ikastaroa antolatzea gure seme-alabentzat eta oso gustura gaude emaitzarekin", adierazi du Ion Etxeberriak, EIKT Unitate zuzendariak eta Pertsonen zuzendariak gaurko saioaren amaieran.
Guztira 43 neska mutiko aritu dira bi egunez robotikaren arloan aurreneko pausoak ematen. "Programatu ditugu zenbait agindu eta Arizmendik utzitako robotek agindu horiek bete zezaten saiatu dira haurrak", adierazi digu Enekok, Ikerlaneko langile eta bi egunez robotika ikastaroan monitore.
Guztira 43 neska mutiko aritu dira
Arizmendi, MU eta Ikerlan elkarlanean
Aurreneko aldia da IK4-Ikerlanek bere langileentzat horrelako ikastaro bat antolatzen duena baina aurretik, Mondragon Unibertsitatearekin batera, Arizmendi Ikastolari laguntza teknikoa eta bestelako babesa eskaini izan dio. Gaur gaurkoz, Arizmendik bere eskaintza akademikoan robotika hezitzailea ikasgaia barneratu du eta asko dira ikasgaia aukeratzen duten ikasleak, Mikel Egiguren Arizmendi Ikastolako irakaslearen esanetan, "gure ikasleak oso gustura ari dira robotika hezitzailea lantzen. Talde lana sustatzen dugu eta ikasgariaren emaitza orokorrak oso positiboak dira".
Kontuak kontu, IK4-Ikerlanek aurten barne ekintza moduan antolatu duen ikastaroak datozen urteetan jarraipena izan dezake, "gurasoak oso pozik baitaute eta haurrek ere primeran pasatu dute robotikan barneratuz".