Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Robotak dantzan dira jada FLL Euskadi MONDRAGONi begira

STEAM (Science, Technology, Engineering y Mathematics) bokazioak eta ikasketak sustatzen jarraitzeko ahaleginean jarraituko du beste urtebetez Ikerlan Zentro Teknologikoak First Lego League lehiaketaren bitartez. Ekitaldi handia otsailaren 22an egingo da Arrasaten, egun horretan elkartuko dira Mondragon Unibertsitatearen Campusean Euskadiko ikastetxe, ikastola eta eskola ezberdinetako taldeak. Egun horretan jokatuko da FLL Euskadi MONDRAGON.
Gaur, berriz, Arizmendi Ikastolako zortzi taldek barne-lehiaketa jokatu dute euren babeslearen etxean, Ikerlan zentro teknologikoan
Gaur, berriz, Arizmendi Ikastolako zortzi taldek barne-lehiaketa jokatu dute euren babeslearen etxean, Ikerlan zentro teknologikoan. 60 bat ikasle aritu dira goiz osoan zehar, robota dantzan eta lanean jarri eta 2024-2025 ikasturteko SUBMERGED erronkari aurre egiten. Zortzi taldetik bi aukeratu beharko ditu Arizmendi Ikastolak Euskadiko final handian aritzeko.
Arizmendi Ikastolak 2011. urteaz geroztik jasotzen du Ikerlanen babesa eta laguntza FLL Euskadin parte-hartzeko. Zientifikoak, ikerlariak eta teknologian adituak diren pertsonak alboan dituztela prestatzen dute mimoz barne-lehiaketa, eta noski, final handia. STEAM ikasketetara gerturatzeko bidea ere irekitzen dute horrela.
Bestalde, Ikerlanek, babesle izateaz gainera, boluntarioen zerrenda luzea eskaintzen dio FLL Euskadi MONDRAGONi. Hala izan da azken urteotan eta halaxe izango da edizio berrian. Boluntarioak Ikerlaneko hiru arlo ezberdinetakoak izango dira aurten ere: "Sistema Elektroniko Txertatuak", "Energiaren Biltegiratzea eta Potentzia Elektronika" eta "Adimen Konektatua eta Hedatua".