Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Robert Neuwirth idazle, kazetari eta erreportariak MONDRAGON bisitatu du

Azken hilabeteotan asko izan dira MONDRAGONera gerturatu diren hedabide eta kazetari estatubatuarrak. Fokoa jarri dute korporazioan eta artikulu zein erreportaje mamitsuak argitaratu dituzte, gehienetan balio kooperatiboak eta eredu korporatiboa nabarmenduz. Besteak beste, New York Times, Bloomberg eta The New Yorker hedabideak gerturatu dira MONDRAGONera.
Eta 'erakarpen-efektu' berezi honek oraingo astean jarraipena izan du. Izan ere, Robert Neuwirth idazle, erreportari eta kazetari amerikarra bisitari izan da zenbait kooperatibatan eta korporazioan bertan. Robert Neuwirth, gainera, TED Talks formatudun bideoak ere egiten ditu, komunitate eta egitura ekonomiko ezberdinen gainekoak.
Kooperatibismoak erakarrita gerturatu da eta informazio bilketan asko izan dira kooperatiba ezberdinetan eta korporazioan egin dituen elkarrizketak.
Irudian, Robert Neuwirth, Coprecin izandako elkarrizketa batean.