Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
“Telebistarako egin dugun programari esker, asko ikasi dut kooperatibismoari buruz”
Kazetari eta aurkezle bezala, denetik egin duzu. Zertan sentitzen zara hobeto? Telebistarekin identifikatzen zara? Frogatu duzu beste formaturik? (irratia, prentsa...)
Betidanik telebistan aritu naiz. Irratian eta egunkarian ere ibilitakoa naiz, baina ezer gutxi. Eta, egia esan, gehien gustatzen zaidana eta osoago iruditzen zaidana telebista da. Azkenean kazetariok komunikatu egiten dugu eta telebistan inon baino hobeto egin dezakegu: irudiak eta hitzak erabil ditzakegu horretarako. Gainera, erosoago nago telebistan eta hobeto ikusten dut neure burua hedabide horretan.
Sevillatik Euskadira, Madriletik igarota. Hiru tokitan bizi izan zara ezta? Zer eman dizu bakoitzak?
Hainbat lekutan... Malagan ere denbora dezente pasatu dut. Bakoitzak berea du eta bakoitzak gauza desberdinak eman dizkit. Sevillan familia daukat; Euskadin, etxea eta nire familia berria. Madrilen hainbat lagun, eta funtsezkoa izan zen nire garapenerako... Nire bizitzako etapak izan dira eta garai ezberdinetan kokatuta daude.
Euskara denbora laburrean ikasi izanagatik ere ezaguna egin zara. Zergatik ikasi duzu? Zer eman dizu euskarak? Parte hartu duzu aurtengo Euskaraldian?
Jakin-minagatik eta errespetuagatik. Denbora luze neraman Euskadin eta gero eta gehiago maitatzen nuen herri hau. Zerbait falta zitzaidan eta susmoa neukan gakoa hizkuntzan egongo zela. Eta horrela izan da. Euskarari esker hainbat gauza ikasi ditut. Hizkuntza ez ezik, euskal kulturarekin eta gizartearekin lotuta dauden gai asko. Eta horrek Euskal Herriarekiko maitasuna handitu baino ez du egin. Euskaraldian gustatzen zait parte hartzea. Orain dela bi urte parte hartu nuen belarriprest bezala; eta aurten ahobizi txapa harro eraman dut.
ETB1n nabil orain, dokumentalak egiten, eta besteak beste ULGORen historia ere landu dugu
Eta zertan ari zara momentu honetan? Zein proiektu duzu esku artean?
Telebistan jarraitzen dut lanean. Euskarari esker, ETB1ean nabil orain dokumental batzuk egiten. Eta horri esker asko ari naiz ikasten, batik bat, Euskadiko historiari buruz. Aztertu ditugun gaien artean, ULGOR izan da horietako bat eta saio oso bat horri eskainiko diogu. Prozesu osoa kontatuko dugu: nola umiltasunetik eta apaiz bati esker bost gaztek munduko kooperatiba-talde handienaren hazia erein zuten.
Beraz, kooperatibismoa gertutik ezagutzeko aukera izan duzu, ezta?
Egia esan, orain arte ezer gutxi nekien. Baina, aipatu bezala, dokumental horri esker asko ikasten ari naiz. ULGORren kasuan sortzaileen bilobekin egon gara eta hainbat aditurekin (Korporaziokoak gehienak). Orain, besteak beste, badakit zein garrantzitsuak eta baliotsuak diren kooperatibismoaren baloreak. Berdintasunaz gain, gehien gustatzen zaidana, zalantzarik gabe, hezkuntzarena da: hezkuntza oinarria baita.
Aisialdian, lanetik kanpo, zeintzuk dira zure afizioak? Zer duzu gustuko?
Denetatik pixka bat. Irakurtzea izugarri gustatzen zait. Eta ahal dudan aldiro liburu bat daukat esku artean. Niretzat ezinbestekoa da deskonektatzeko. Horretaz aparte, futbola asko gustatzen zait, baina ez jokatzeko. Sevilla taldeko zalea (eta bazkidea) naizela denek dakite eta oso harro nago horretaz ere!