Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Reyes Maroto Industria ministroak MONDRAGON bisitatu du
Ostiral honetan, Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa, Reyes Maroto, MONDRAGON taldera hurbildu da Korporazioaren lana ezagutzeko eta etorkizuneko industriaren bilakaerari buruz elkarrekin hausnartzeko. Industria-karteraren titularra Bexen Medicalek maskarak fabrikatzeko martxan jarri duen instalazioa bisitatu du lehenik, Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariarekin eta Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako kontseilariarekin batera. Etxebarrian (Bizkaia) hartu dituzte Bexen Medical eta Cikautxo enpresetako zuzendari nagusiek, Carlos Arsuagak eta Iñigo Laskurainek, eta Ekipamendu Dibisioko lehendakariordeak, Juan Ángel Garcíak.
Proiektu hau lankidetza publiko-pribatuaren adibide bat da, Industria Ministerioak martxoaren erdialdera egindako eskaera bati erantzuten diona, konfinamenduaren hasieran, eta estatu mailako irtenbide bat ahalik eta lasterren bilatu nahi zuena, material mota hori erostean beste herrialde batzuekiko mendekotasuna saihesteko. Hasierako eskaera horrek, era berean, MONDRAGON taldean interkooperazio-mekanismoak aktibatu zituen, maskaren hornikuntza nazionalari irtenbide bat emateko industria-proiektu bat abian jarriz.
Bexen, Mondragon Assembly eta Cikautxo kooperatibek parte hartu duten proiektu honi eta Korporazioak beste probintzia batzuetan Onnera Group-ekin aktibatu dituen beste batzuei esker, une honetan MONDRAGONen maskarak ekoizteko gaitasuna 50 milioi unitatekoa da hilero.
Ministroak lankidetza publiko-pribatuari balioa eman zion, eta MONDRAGONek osasun-krisian jokatu duen papera azpimarratu zuen. “Ekonomia eta gizartea suspertzeko unean gaude, eta MONDRAGON protagonista izan behar da industriaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustuaren bidez, suspertzeko palanka gisa; izan ere, industria gehiago behar dugu, industria modernoa, berritzailea, digitala, berdea eta esportatzailea, mundu globalizatuan lehiatzeko gai dena”, adierazi du Reyes Marotok.
“Ekonomia suspertzeari ekiten diogun une honetan, industriak indartuta atera behar du, eta Gobernuaren konpromisoa duzue, hala izan dadin. Konpromiso hori Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Akordioan jaso da. Hitzarmen horren barruan, industriaren aldeko itun bat dago, egitura produktiboa dibertsifikatu, orekatu eta modernizatzeko, eta sektore estrategikoak bultzatuz gure ekonomia egonkortzeko. MONDRAGONekin kontatzen dugu Itun honen oinarrietan lan egiteko, eta espero dugu legegintzaldi honetan erdietsi ahal izatea”.
Maier bisitatzea
Ondoren, Ajangizera abiatu dira, Maier kooperatiba bisitatzera. Han, Koldo Kortabitarte eta Martin Ugalde, presidente eta zuzendari nagusiak, hurrenez hurren, eta Oskar Goitia, Automobilgintzako Dibisioko lehendakariordeak hartu dituzte bisitariak. Bisitan, Bizkaiko kooperatibaren industria-proiektua aurkeztu da, plastikozko piezen diseinu funtzionalaren eta dekorazioaren Europako liderra eta automobilgintzarako azpimultzoen fabrikatzailea den Maierren proiektua. Halaber, Reyes Marotok Maier, MTCren ideien eta kontzeptuen laborategia ere bisitatu du, kooperatibak automobilgintzarako egiten dituen etorkizuneko garapenak ezagutzeko, joera berrietan eta material eta prozesu berrien erabileran oinarrituta.
Ondoren, ministroak MONDRAGONeko Industria Kontseiluan parte hartu du. Maierren bertan bildu da, eta mahai gainean jarri dira MONDRAGONeko dibisio industrialen etorkizuneko erronka nagusiak. Horrela, Iñigo Ucín Korporazioko lehendakariak adierazi du, "gure helburua ministroari gure erronka eta ideia nagusiak helaraztea izan da, erreferentziazko polo industrial izaten jarraitu ahal izateko".