Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Rafa Serret (Rifles Bergara): "Gure negozioaren %80 Ameriketako merkatuan dago"
Nola joan da azoka Bergara-rentzat eta zuen gainerako markentzat?
Shot Show azoka oso balekoa da merkatuari tenperatura hartzeko eta guretzat urteko hitzordurik garrantzitsuena da, izan ere gure negozioaren %80 Ameriketako merkatuan dago. Zentzu horretan, gure konpainiak azken 8 urteotan izandako bilakaera azpimarratu nahiko nuke eta oso era grafikoan ikusten da bilakaera hori ferian dugun presentzia neurtuz. Orain marka garrantzitsua gara eta metro askoko erakustokia jartzen dugu. CVA markarentzat ere positiboa izan da, eta une honetan dugun erronka nagusiena da produkzio ahalmena handitzea neurriz erantzuteko eskaera guztiari. Hala, ziur nago Garagartzako instalazio berriekin hazten jarraituko dugula.
Bergararen kasuan erronkarik handiena da gure bezeroen eta merkatuaren espektatibei erantzutea. Kalitate handiko produktu bat prezio konpetitiboan ekoiztea ez da nahikoa
Zergatik da berezia Las Vegas-en egiten den Azoka?
Arrazoi asko daude berezi egiten dutenak, eta guretzat Amerika oso inportantea da, baina gainera tiro-eremu bat antolatzen dute desertuan, azoka hasi baino lehenago eta bertan arma guztiak probatzeko eta baloratzeko aukera izaten da. Bai konpetentziarenak zein norberarenak, edo eta merkatuko beste segmentu batzuetako armak ere. Horrek merkatuaren bisio orokorra eskaintzen dizu, zer datorren eta nondik joan daitezkeen joerak. Gurea ez den segmentu batean sartzeko asmorik ez dugu, baina ondo dago jakitea beste batzuek zertan dabiltzan.
Helburuak lortu dituzue?
Zalantzati joan gara, inflazioa eta momentuko egoera ekonomikoa aldakorrak baitira. Aurreikuspenen arabera merkatuak ere behera egingo du, baina uste dugu gure markek, norbere hazkundearekin, merkatuaren jeitsierari eutsiko dietela. Gure erronkarik handiena da produkzio ahalmena handitzea eta kalitatean aurrera egitea.
Urteko lehenengo hiruhilekoa hitzorduz beteta dago, baina guztien artean garrantzitsuena Alemanian, Nurenberg hirian egiten den IWA Azoka da
Zeintzuk dira Bergara-ren eta CVAren erronka nagusiak USAko merkatuan?
Bergararen kasuan erronkarik handiena da gure bezeroen eta merkatuaren espektatibei erantzutea. Kalitate handiko produktu bat prezio konpetitiboan ekoiztea ez da nahikoa. Gure bezeroek eta orohar merkatuak berrikuntzan eta teknologia berrietan aitzindariak izan behar garela uste dute, zerbait aspirazionalagoa bilakatuz gure eskaintza. CVAren kasuan ere erronka ugari ditu aurretik. Jada ez da soilik aurrekargako rifleen ekoizlea eta retrokargako beste produktu batzuk jarri ditu merkatuan. Hala, orain artekoa baino askoz merkatu handiagoa izango da etorkizunekoa CVArentzat.
Zeintzuk dira zuen hurrengo hitzorduak?
Urteko lehenengo hiruhilekoa hitzorduz beteta dago, baina guztien artean garrantzitsuena Alemanian, Nurenberg hirian egiten den IWA Azoka da. Shot Showren Europako bertsioa da IWA, eta bertan gure bezero asiatikoekin eta europearrekin elkartuko gara.