Rafa Fernández Aresti, "Rafa Haundi" hil da

Pertsona maitagarria, Arrasaten mirestua, beti egoten zen prest laguntzeko eta besteekiko keinu atseginak egiteko.
Card image cap
2020/03/17

Rafael, gainera, kooperatibista handia izan zen, bere burua bere maisu handiaren ondoan egin zuena, bere koinatua, Alfonso Gorroñogoitia. Rafa Bilbokoa zen, eta Arrasatera iritsi zen Amaiarekin liluratuta, hilabete batzuk lehenago ezagutu baitzuen, eta harekin ezkondu zen geroago. Arrasaten geratu zen eta familia bat osatu zuen Amaiarekin: Josune, Idoia (QEPD) eta Ernesto jaio ziren.

Rafa bizitzaren zale amorratua izan zen eta ia denetarik egin zuen: Ulgorreko pertsonal arloko zuzendaria, danborradako lehen zuzendaria, eta bere garaiko Arrasateko kronista gisa ere aritu zen, El Correoko gutunak eta Herri Irratirako kronikak osatuz. (Rafa Fernández arduratu zen Arizmendiarrietaren heriotzaren kronika irratira bidaltzeaz, kateko entzuleen artean zabaltzeko).

88 urte zituela hil da, Gasteizen, Santiago ospitalean.

TU Lankide aldizkaritik gogoan daukagu Rafa Fernández eta gure doluminak sentikorrenak ematen dizkiegu bere senitartekoei. Gizon handia "Rafa Handi", bi bider gainera, garaieraz eta gizalegez. Goian bego!

Rafa Fernandez

Rafa, Alfonso bere konatuarekin, Arrasateko kaleetan.