Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
QHD Visual Automation Equipment enpresa asiarraren kapitalaren %60 erosi du Mondragon Assemblyk

Zazpi urtez hainbat proiektutan lankidetzan aritu ondoren,Mondragon Assemblyk QHD Visual Automation Equipment enpresaren kapitalaren %60 eskuratu du. Enpresa Txinako Qinghuangdao hirian dago, eta eguzki energiaren, kristalaren eta zeramikaren industrietarako automatizazio soluzioak lantzen ditu.
Operazioaren helburua da Mondragon Assembly finkatzea, eguzki panelak egiteko giltza eskurako linea automatikoen hornitzaile global gisa.
“Gure Plan Estrategikoaren bide orriaren zati bat da; izan ere, plan estrategikoak bilatzen du aliantza berriak bilatzeko proaktiboak izatea, negozio aukera berriak sortu ahal izateko eta lehiakideen aurrean lehiatzeko dugun abantaila indartu ahal izateko”, adierazi du Iñaki Madinak, Eguzki Negozioko zuzendariak. QHD Visual Automation Equipmenteko zuzendariak, berriz, hau gaineratu du: “aliantza honek aukera emango digu maila globalean soluzio berriak garatzeko, erronka berriei aurre egiteko eta sektorearen etorkizunerako aplikazio berriak diseinatzeko”.
Merkatuko ijezteko makinarik berritzaileena
Bi enpresen arteko lankidetzaren ondorioz sortu da jada eguzki sektorerako berritzailea eta kalitate gorenekoa den proiektu bat. Funtsean mintzarik gabe ijezten duen modulu fotovoltaikoak muntatzeko soluzio teknologiko bat da, eta sekulako aurrerapena dena kalitateari, lehiakortasunari eta efizientziari dagokienez. Ijezketa prozesu osoan “mintza” baztertzen denez, eguzki panelaren kalitatea nabarmen hobetzen da eta, horrez gain, bezeroek nabarmen murriztu ditzakete panelak muntatzeko linearen kostu operatiboak. Gainera, ijezteko makina berri honek edozein modulu fotovoltaikorako balio du, baina Glass-Glass moduluetarako bereziki diseinatuta dago, merkatuko joerekin bat etorriz.
Mondragon Assemblyri buruz
Nazioarteko talde bat da, automatizazio eta mihiztadura soluzioak garatzen espezializatua. Espainiako enpresa nagusia, kooperatiba bat dena, 1977an sortu zen, eta ekoizpen eta mihiztadura teknologien automatizazioaren arloan aitzindarietako bat da. MONDRAGON ASSEMBLY hiru jarduera eremutan banatzen da: Eguzki energia, E-mugikortasuna eta energia biltegiratzea, eta Automatizazioa. Giltza eskurako ekoizpen lineak eta makinak garatzea eta contract manufacturing dira arlo horietako bakoitzean egiten dituen jarduera nagusiak, eta munduko edozein lekutan soluzioak eskaini ditzake bere sei ekoizpen lantegien eta hiru bulego tekniko eta komertzialen bidez.
QHD Visual Automation Equipment Co., Ltd.-i buruz
QHD Visual Automation Equipment Co., Ltd goi teknologiako enpresa txinatar bat da, esperientzia handikoa eta PV moduluak ijezteko ekipoak, automatizazioak eta ikuskapen bisualeko sistemak diseinatzen eta fabrikatzen diharduena. Gaur egun Qinghuangdao hirian (Txina) du egoitza, eta gorabidean dagoen tokiko eragile nagusietako bat da. Enpresak I+G gaitasun handia du eta tokiko bezeroen oinarri ona, batez ere eguzki energia fotovoltaikoaren, beiraren eta zeramikaren sektoreetan.