Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
PTGARAIAk Topagune Teknologikoaren beste jardunaldi bat egin du

Joan den otsailaren 28an GARAIA Topagune Teknologikoan enpresa desberdinetako 20 bat ordezkarik hartu zuten parte, parkeko enpresen arteko lankidetza, networkinga eta negozio-loturak sustatzeko helburuarekin.
Ekitaldia berriztutako Isasi gelan egin zen, eta honako enpresek beraien burua aurkezteko aukera izan zuten: Teknodidaktika, laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza teoriko-praktikoan espezializatutako enpresa, Asier Eguren gerenteak ordezkatua; Bibagu, langileen ongizaterako baliabideen enpresa, David Larrinaga eta Iñigo Matesanz de la Mazak ordezkatua. Eta ISEA, zerbitzuen sektorean espezializatutako ikerketa zentroa, Maria Ruiz I+G koordinatzaileak ordezkatua.
Ponentzien ondoren, bildutako enpresek galdera-erantzunen txandan esperientziak partekatzeko eta elkarren artean izan zitzaketen bilerak eragiteko aukera izan zuten, konexio eta sinergia berriak bultzatzeko.
GARAIA Topagune Teknologikoaren hurrengo jardunaldia 2022ko apirilaren 25ean izango da.