Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
PT Garaiak tenperatura kontrolatzeko sistema ezarri du
Tenperatura kontrolatzeko eta maskara erabiltzeko sistema automatikoa ezarri du ikasturte berri honetan.

Zerbitzu hori, batez ere, eraikinetik kanpo dauden eta noizbehinka sartzen diren pertsonei zuzenduta dago, erabiltzaile guztien segurtasuna eta osasuna zaintzeko.
PT Garaiaren erabiltzaile guztien segurtasuna eta osasuna kontuan hartuta, eta Covid-19 kasuen gorakadarekin bizi ditugun egoerak kontuan hartuta, PT Garaiak tenperatura kontrolatzeko eta maskara erabiltzeko sistema automatikoa ezarri du ikasturte berri honetan.
Teknologian aurreratutako makina bat da, eta horren bidez, Parke Teknologikoko eraikin nagusira sartzen diren erabiltzaile, langile, bisitari edo garraiolari guztiek tenperatura 3 segundo baino gutxiagoan eta eguneko edozein unetan hartu ahal izango dute.
PTGaraia ingurune segurua izaten laguntzen duen zerbitzua bat da, pandemiaren hasieratik ezarritako gainerako protokoloekin eta babes-neurriekin batera.