Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 2. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 3. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 4. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 5. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 6. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
PSA Peugeot Citroënen 2015eko industria-bikaintasunari `best plant´ saria jaso du Fagor Ederlanek

Sari hau urtero ematen zaie industria-bikaintasunean nabarmendu diren hornitzaileei, gestio parametro guztietan bete beharreko eskakizun zorrotzak bete dituztenei. Ekitaldian honako esaldi hauek entzun ziren, besteak beste: “Hemen dauden hornitzaileek industria-bikaintasunarekin duten konpromisoa erakutsi dute eta euren ibilbide aparta ezinbestekoa da PSAk bere bezeroei produktu eta zerbitzurik onenak eman ahal izateko automozio sektorean”.
Ekitaldian ehun hornitzaile onenen ordezkariak izan ziren –10.000tik gora hornitzailek osatzen dute oinarria–, tartean ziren Fagor Ederlanekin batera Tiers 1 globalak, besteak beste, Bosch edota Faurecia.
Urtero, 600.000tik gora disko eta balazta danbor irteten dira Fagor Ederlanen instalazioetatik Vigoko PSA Peugeot Citroën plantara
Fagor Ederlanek Arrasaten duen balazta diskoen plantak aurreko eta atzeko balazta diskoak hornitzen dizkie, besteak beste, Citroën C4 Picasso, Peugeot Partner edota Citroën Berlingo ibilgailuei. Urtero, 600.000tik gora disko eta balazta danbor irteten dira Fagor Ederlanen instalazioetatik eta zuzenean entregatzen dira Vigoko PSA Peugeot Citroën plantan.
Sari hau, Fagor Ederlanen Diskoen plantako lantaldeak azken urteotan egin duen gestioari egiten zaion errekonozimendua da.
Saria Mikel Bastidak, Fagor Ederlanen Diskoen plantako zuzenariak, eta Luis Miguel Martínek, Fagor Ederlan Franceren Salmenten zuzendariak, jaso zuten.