Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako jardunaldian elikaduraz aritu dira

Markina-Xemeinen kokatutako Lea Artibai Ikastetxeak ikasleei zuzendutako proteina berriei buruzko jardunaldia antolatu zuen ostiralean bere auditorioan.
Card image cap
2023/01/23

Osasungarriak eta jasangarriak diren proteina iturri berriak mintzagai hartuta, ikastetxeko auditorioa bete dute goizean Derio, Elgoibar, Txurdinaga, Leioa eta Galdakaoko hezkuntza zentruetatik bertaratu diren ehundik gora ikaslek.

Leartiker Zentro Teknologikoak, eta Insektlabel Biotech eta Innomy Biotech startup-ak eskainitako hitzaldian intsektuak eta landare jatorriko proteina-iturri berriak jorratu dituzte, besteak beste.

Elikagaien sektoreak gero eta erronka handiagoak ditu kontsumitzaileen eskaerei aurre egiteko, eta herritarren kontsumo-beharrak ulertu eta dibertsifikazio-bide berriak bilatu nahian, zentro teknologikoak eta enpresa berritzaileak proteina-iturri berriekin lan egiten ari dira. Jardunaldi honetara parte hartu duten 3 hizlariak dira horren adibide, Markina-Xemeinen kokatutako Leartiker Zentro Teknologikoko PREST espezializazioko arduraduna, Lorena Zudaire, Zamudion kokatutako InsektLabel Biotech startup-eko Josu Oleaga eta Derion kokatutako Innomy Biotech startup-eko Francisco Kuhar.

Aretoa.JPG

Proteinak hainbat iturritatik lortu daitezke, eta, nahiz eta ohikoena haragia izan, gaurkoan “veggie” korrontearen gorakadaren ondorioz  animalia-jatorrikoak ez diren proteina iturri jasangarri berrien inguruan aritu dira hizlariak: intsektuak eta landare-jatorriko proteinak, kasu. Auditorioa bete duten Dietetika, Sukaldaritza, Laborategi eta Nekazaritza alorreko Lanbide Heziketako zikloetako ikasleek interes handiz jarraitu dituzte ponenteen azalpenak, izan ere, beraien ikasketekin guztiz erlazionatuta dauden kontzeptuak landu dituzte.

Lea Artibai Ikastetxeak eta Leartikerrek partekatzen dituzten laborategi eta elikagaien planta pilotuan bisita egin ostean intsektu-irinarekin eta landare-jatorriko proteinekin garatutako jaki berriak dastatu dituzte.

Hitzaldien ostean, Lea Artibai Ikastetxeak eta Leartiker Elikagaien Teknologiak partekatzen dituzten instalazioetan zehar bisita egin dute bertaratuek. Laborategia eta elikagaien planta pilotuan zehar egin duten bisitan Leartiker bezalako zentro teknologiko batek erabiltzen dituen instalazio, erreminta eta gailu profesionalak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute, esnekien, harakien, kontserben eta plater prestatuen guneetan.

Ponenteak.JPG

Jardunaldiari amaiera ezin hobea emateko, intsektu- eta landare-irinez egindako snackak eta hestebete beganoak dastatzeko aukera izan dute.

 

Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea

Jardunaldian jorratutako gaia Lea Artibai Ikastetxeak eskaintzen duen Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea goi-mailako zikloarekin erabat lotuta dago. Ikasketa hauek burutzen dituzten ikasleek elikagaien alorreko enpresetako eta zentro teknologikoetako profesionalek erabiltzen dituzten instalazioetan murgiltzen dira egunero eta ikerlariekin zuzeneko harremana izaten dute. Horrela, berrikuntza proiektu ezberdinetan parte hartzeko aukera izaten dute, esaterako, Basque Culinary Center-ekin elkarlanean proiektu ezberdinak jorratzen dihardute gaur egun.

Elikagaien sektoreko enpresetan egiten diren lanen kontrola eramateko gaitasuna bereganatzen dute ziklo hau ikasten duten ikasleek. Laborategietako teknikari, I+G+B arloko ikertzaile, ekoizpen prozesuetako ikuskatzaile edota kalitate sistema ezartzeko arduradun lanetan murgiltzeko prest ateratzen dira.

Irakaskuntza teknikoa

Zentro teknologikoa, Elikagaien Teknologian eta Polimeroetan espezializatua.