Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Proiektu ekintzaile eta kooperatiboen bila
Arrasaten egin den aurkezpenean izan dira: Elena Pérez, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea; María Ubarretxena,Arrasate-Mondragoneko alkatea; Iñigo Albizuri, MONDRAGONeko erakunde harremanetarako zuzendaria; Iker Estensoro, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua; Idoia Peñacoba, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia; Rosa Lavin, Konfekoopeko lehendakaria; Patxi Olabarria, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakaria; Juan María Concha, ASEkoop-eko lehendakaria; Miguel Angel Lazpiur, Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteko lehendakaria; Josean Aparicio Chana, Laboral Kutxako Debagoieneko eta Goierriko zuzendaria; Iñigo Arrieta, EIKAko Errektore Kontseiluko lehendakaria; Iñaki Zaldua, director comercial de Ecenarroko zuzendari komertziala; Gonzalo Soto, Nafarroako Rural Kutxako Ekintzaileentzako Línea Iniciaren arduraduna; eta Jon Giménez, Errekako Errektore Kontseiluko lehendakariordea.
Gaurtik azaroaren 19ra arte, sari-banaketaren egunera arte, nazioartean lehiatuko da Mondragón City Challenge ekimena, "eredu kooperatiboa munduan ereiten jarraitzeko".
Kooperatibismoaren defentsa
Ekitaldian parte hartu duten entitate laguntzaile guztiek kooperatibaren eredua bera jarri dute balioan. "Etorkizuna da. Gizarte-ekonomiak, oro har, eta kooperatibismoak, bereziki, ingurunean aberastasuna eta kalitateko enplegua sortzen dituzte", esan du Elena Pérezek, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak, eta ildo beretik azaldu dira gaurko ekitaldian parte hartu duten guztiak.
Mondragón City Challenge lehiaketa bi adin-tartetan egingo da: "lehenak 16 eta 18 urte bitarteko gazteen artean proiektuak sustatuko ditu, eta bigarrenak 18 eta 24 urte bitarteko ekintzaileen artean". Bi kasuetan, ekimen kooperatiboa sustatzea izango da helburua.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago:
https://www.mondragoncitychallenge.com/
Aurkezpenean atera diren argazkiak: