Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Profesionalen batzarrarekin ekin dio Arizmendi Ikastolak ikasturte berriari

Gutxi falta da Arizmendi Ikastolako pasabide, gela, jantoki eta jolaslekuak haur, nerabez eta irakaslez betetzeko. Gutxi falta da iraileko normaltasunari ekiteko eta ikasturte berriari indartsu eusteko. Aste honetan hasiko dira eskolak Arizmendi Ikastolan, eta irakasle-taldea zein zuzendaritza dagoeneko lanean ari da, 2022-2023 ikasturtea prestatzen.
Hala, atzoko Profesionalen Batzarrarekin harrera ofiziala eman diote ikasturteari. Arrasaten elkartu ziren, profesional talde izugarria. Handitasunean txikitasunari erreparatuz, apaltasunez, konfiantzaz eta elkarlanean datozkigen erronkei erantzuteko prest.
Aldaketa sakonak izan ditu Arizmendi Ikastolak zuzendaritza taldean. Eta uztailetik aurrera lanean dira Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate, Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi berriak.