Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Produktibitatea %300 handitu dezakeen sistema bat sortu du Soralucek
DAS teknologia, zeina seguruenik makina-erremintaren sektorearen iraultza izango baita, makinaren zurruntasun dinamikoa aktiboki areagotu dezakeen gailu bat da eta, ondorioz, makinaren ebaketa ahalmena %300 handitu ere egin dezake, mekanizazioan zehar ezegonkortasunaren arriskua (chatter) murriztuta. DAS sistemak ebaketarako gaitasun orokorra hobetzen du, azaleraren akaberaren kalitatea hobetzen du, eta tresnak apurtzeko arriskua gutxitzen du, muturreko ebaketa baldintzetan bizitza baliagarria luzatuta.
Era guztietako mekanizazio prozesuetan probatu da sistema. Esaterako, prentsa buruetan, motorren edo moldeen pieza polarretan probatu da, eta proba guztietan ikusi da sistema erabiliz mekanizazio denborak %45 ere murrizten direla.
DAS sistema, zeina patentea lortzeko prozesuan dagoen, Danobatgroup-eko kide diren Soraluce enpresak eta IK4-IDEKO ikerketa zentroak elkarrekin egindako ahaleginaren emaitza da, eta BIMATEC-Soraluce probatu da, markak Alemanian duen Bikaintasun Zentroan, alegia.
Teknologia horrek “Quality Innovation of the Year” saria eskuratu du, lehiaketa horretako nazioarteko epaimahaikide Tiia Tammaru andrearen hitz hauekin: “Soralucek benetako iraultza ekarri du makina-erreminten mundurako. Berrikuntza horrekin mekanizazio prozesuan chatterrak agertzeko arriskua txikiagoa da, orain arte ez bezala, eta gainera makinaren errendimendua biderkatu egiten da.” Maschinenmarkt aldizkariak, hau da, makina-erreminten sektoreari buruz Alemanian dagoen aldizkari espezializatu ospetsuenetakoak antolatutako Best of Industry saria ere eskuratu du teknologia horrek. Saria, gainera, aldizkariaren irakurleek beraiek emandako iritzietan oinarrituta ematen da.
Soralucek mekanizazio lanetarako soluzio aitzindariak eskaintzearen alde egiten du, DAS sistema berritzailea aurkeztuta eta ergonomia, segurtasuna eta ekoizpen maila altuak batera eskaintzen dituzten azken belaunaldiko makina multiatazak garatuta.
Berrikuntza teknologikoez hitz egiten denean, eskuarki makinen errendimendua hobetzera zuzendutako aplikazioetan pentsatu ohi da, mekanizazio prozesuen abiadura eta doitasun handiagoaren bitartez, edo produkzio kostuen jaitsieraren bitartez. Soraluce, ordea, planteamendu hori baino askoz harantzago doa. Azken bi urteetan enpresa berritzaile honek makinen belaunaldi berri bat merkaturatzera bideratu ditu bere ahaleginak, sektorean orain arte inoiz ikusi gabeko aurrerapenak gehituta. Makinen belaunaldi berri bat, langileei ingurune ergonomikoagoa eta babes handiagokoa eskaintzearen alde egiten duten makinek osatutakoa. Belaunaldi berriak, Soraluceren funtsezko balioak azaleratzeaz gain, hau da, fidagarritasuna, doitasuna eta lehiakortasuna, hobekuntza handiak ere eskaintzen dizkie bezeroei, manten lan, ergonomia, dinamismo handi edo lan ingurunearen segurtasunari dagokionez.