Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Presio Baxuko Aluminiozko laugarren lantegia inauguratu du Fagor Ederlanek
Presio Baxuko aluminiozko esekidura osagaien fabrikazioan espezializatuta dago, eta behe presioko aluminioan taldeak duen garapen teknologikoko ikurra da, jardunean dituen pareko beste hiru lantegiekin batera. Mexikon, Txinan eta Arrasaten ditu hiru lantegi horiek.
Inaugurazio ekitaldira politikaren eta industriaren munduko eta MONDRAGON Korporazioko pertsona ezagun ugari etorri dira, esaterako, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkullu; Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia; MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Ucin; Fagor Ederlaneko lehendakari Aitor Axpe; eta Fagor Ederlaneko zuzendari nagusi Juan Mari Palencia, besteak beste.
Fagor Ederlanek etorkizuneko osagaien alde, garapen teknologikoaren alde eta deslokalizatu gabe nazioartean haztearen alde egin du
“Sustraitik mundura” izan da ekitaldiaren leloa, eta berarekin Fagor Ederlanek defendatu du automobilgintzako etorkizuneko osagaien alde, garapen teknologikoaren alde eta deslokalizatu gabe nazioartean haztearen alde egiten duen apustua, bera kokatuta dagoen komunitatean eta ingurunean ondorio ekonomiko positiboetarako bidea emateko. “Munduan baldin bagaude, hemen eta gure proiektuarekin eta etorkizunarekin konprometituta jarraitu ahal izateko ere gaude”.
Era berean, industria kooperatiba honen proiektua gidatzen duten balio kooperatibistak defendatu dira, MONDRAGON Korporazioaren industria dibisioan bazkide gehien dituen kooperatiba baita. Balio horietako batzuk izan dira, esaterako, pertsonak, kalitateko enpleguaren sorrera eta negozioaren iraunkortasuna.
Fagor Ederlaneko lehendakari Aitor Axpek gai honetan azpimarratu du, hau esanez: “kooperatibista guztien artean posible egin dugu lantegi honen ateak berriro zabaltzea, negozio berri bat sortzea eta pertsona askori etorkizuneko lan aukera bat eskaintzea. Garbi daukagu erantzukizun sozial handia daukagula eta gure helburua da lantegi honen eta negozio honen garapen iraunkorra lortzea.”
Automobilgintzaren sektorea eraldatzen ari da erabat, baina, disenuan eta teknologian berrikuntzaren alde egindako apustuari esker, %50 gutxiago pisatzen duten osagaiak garatu ahal izan ditu Fagor Ederlanek
Hurbil dagoen zerbait da hori, batez ere, berrikuntzaren alde eta, zehazki, negozioaren garapenean, produktuan eta etorkizuneko automobilgintzan aplikatutako berrikuntzaren alde egiten den apustuagatik. Hala adierazi du Juan Mari Palenciak, Fagor Ederlaneko zuzendari nagusiak: “Beti jakin izan dugu merkatuaren erronketara egokitzen.
Gaur egun, automobilgintzaren sektorea eraldatzen ari da erabat, baina, disenuan eta teknologian berrikuntzaren alde egiten dugun apustuari esker, %50 gutxiago pisatzen duten osagaiak garatu ahal izan ditugu, eta BMW eta Mercedes moduko Premium bezeroen eskakizunei erantzun.”. Berrikuntza irekia eta etengabea bere bezeroekin, beste zentro teknologiko, partner eta unibertsitate batzuekin, hala nola Mondragon Unibertsitatearekin, taldearen apustu berritzailea bultzatzeko.
Bisita gidatuak
Ekitaldiaren barruan bisita gidatu bat egin da instalazioetatik, eta bisita horretan gonbidatuek segurtasun osagai horien azken belaunaldiko ekoizpen prozesua ikusi ahal izan dute bertatik bertara, bai eta Fagor Ederlanen produktu lerro guztien erakusketa bat ere. Erakusketa horretan zeuden, besteak beste, Fagor Ederlanen beste osagai mota batzuk, hala nola balazta osagaiak, errekuntzako powertrainekoak, powertrain elektrikokoak eta automobilen aplikazioetarako osagai estrukturalak, eta Fagor Ederlanek munduan dituen ekoizpen lantegietatik hornitzen dituen ibilgailu komertzial eta industrialak ere.
Fagor Ederlanek Bergaran dituen lantegiak 1,7 milioi pieza fabrikatzen ditu urtean, munduko markarik premiumenak hornitzeko, esaterako, BMW, Daimler edo Jaguar LandRover, beseak beste. Behe presioko aluminio galdaketan eta mekanizazioan espezializatuta dago, Chassiseko segurtasun osagaien fabrikaziorako. Fagor Ederlanek Behe Presioko Aluminio Galdaketarako munduan dituen 4 lantegietako bat da. Beste hirurak Mexikon, Txinan eta Arrasaten daude. Maila globalean, Fagor Ederlanek 6,2 milioi unitate baino gehiago hornitzen ditu, eta horniketan gora egitea aurreikusita dauka; 2020an mundu osoan 7,5 milioi, hauetatik 3,5 milio Txina eta Mexiko artean eta 4 milioi Arrasate eta Bergara artean, 20121etik aurrera 8 milioi gaindituz.
Azpimarratzekoa da Fagor Ederlanek duen eraldatzailearen eta enplegu sortzailearen zeregina. Izan ere, lantegia Geyser Gastech zenaren lekuan dago eta, Fagor Ederlanek hazteko eta aurrera egiteko egin duen apustuari esker, proiektu berria da gaur egun, 220 langilerekin eta oso plantilla gaztearekin, langileek batez beste 38 urte dituzte eta. Plantilla honetan sartu dira Fagor Ederlaneko beste arlo batzuetako profesionalak, Fagor Etxetresnak zenaren kooperatibako kideak eta enplegatu berriak ere bai. Eredu kooperatibistaren indarra erakusten du horrek: pertsonen aldeko apustua, moldakortasuna eta berrikuntza aldatzen ari den ekonomia batean.